Bizkaiko Bildotsaren II. Eguna Bilbon

Bizkaie! 2008-02-22 11:57

Zezeilaren 23an, zapatuan, Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua. Goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Karlos Ibarrondo adituak aldi berean erreko ditu eusko labeldun Bizkaiko ardi hazleen 32 esne bildots.

Zezeilaren 23an, zapatuan, Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua. Goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Karlos Ibarrondo adituak aldi berean erreko ditu eusko labeldun Bizkaiko ardi hazleen 32 esne bildots. Burduntzi erara erreko ditu eta eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera pintxoak banatzen hasiko dirala uste da. Ordu horretan hasiko dira esne bildotsak zatitzen. Danetara, mila eta bostehun pintxo atarako dira gitxi gorabehera, eta Bizkaiko txakolina edo sagardoagaz batera banatuko da zati bakotxa euro baten truke.

Bildotsa probau gura dabenek Bizkaiko Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Alkarteak egun horretarako kokatuko daben postuan tiketa erosi beharko dabe.

Era berean, Bizkaiko ACOL postuaren ondoan, dastatze-gunearen ondoan, nekazal azoka txikia antolatuko da, bertan, gazta, euskal pastela eta txakolina edo sagardaoa lako Bizkaiko produktuak erosteko aukerea emonaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu