Coen anaiak jaun eta jaube Oscar sarien 80. ekitaldian

Bizkaie! 2008-02-25 11:03   Barriak

Coendarren filmak bi sari nagusi lortu ditu, zuzendaritzarik onena eta film onena, hain zuzen be. Era berean, gidoi egokitu onenaren eta bigarren aktore onenaren (Javier Bardem) sariak eskuratu ditu bart Cormac McCarthyren nobela batean oinarritutako filmak.

‘No country for old men’, Joel eta Ethan Coen anaien filma izan da Oscar sarien 80. edizinoaren irabazle nagusia. Coendarren filmak bi sari nagusi lortu ditu, zuzendaritzarik onena eta film onena, hain zuzen be. Era berean, gidoi egokitu onenaren eta bigarren aktore onenaren (Javier Bardem) sariak eskuratu ditu bart Los Angelesen Cormac McCarthyren nobela batean oinarritutako filmak.

Laugarren saria Javier Bardem espainiarrarentzat izan da. 2000. urtean Oscarretarako izentau eben ‘Before night falls’ draman egindako lanagaitik baina edizino haretan ez eutsien saririk emon. Beraz, Oscarra lortu dauen lehen espainiarra da Bardem.

‘There will be blood'-ek bezela ‘No country for old men’-ek be zortzi izendapen izan ditu eta lau sari eskuratu ditu azkenik. Paul Thomas Andersonen filmak bi Oscar baino ez ditu lortu, argazkilaritzarik onenarena eta gizonezko aktorerik onenarena (Daniel Day-Lewis).

Galtzaile nagusienen artean, 'Michael Clayton' filmak zazpi izendapen izan arren, bakarra irabazi dau, bigarren mailako emakumezko aktore onenarena, hain zuzen eta Tilda Swintonenek jaso dau.

Emakumezko aktorerik onenaren saria, barriz, Marion Cotillard frantziarrari emon eutsien ‘La vie en rose’ filman Edith Piafen papela antzezteagaitik.

Beste alde batetik, ‘Atonement’ lanak zazpi izendapen izan arren, oscar bakarra jaso dau, soinu bandarik onenarena, hain zuzen. Dario Marianelli italiarrak egindako musikeak eroan dau saria eta, beraz, Alberto Iglesias donostiarra bigarrenez geratu da Oscarrik barik (aurten, Marc Fosterren ‘The Kite Runner’ filmako musikeagaitik egoan izentaua), izan be, 2006an be izentaua izan zan Fernando Meirellesek zuzendutakoThe constant garden’ fimako soinu bandeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu