‘Euskal Kantu Txapelketa’-ren Bizkaiko 2008ko edizinoa Getxon hasiko da
2008-02-21 14:19 MusikeaEkimenaren helburuak prentsaurrekoan azaldu ditu Juango Zelaiak, Euskal Kantuzaleen Alkartearen antolatzaileak: euskal kantagintzea zabaldu eta erakustarazo, kantetako zaletasuna biztu, eta kantari barriak plazaratu.
Apirilaren 12an, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan izango da ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan, eta Euskal Kantuzaleen Alkarteak antolatzen dauen txapelketa honetan bizkaiko 44 udalerrik parte hartuko dabe.
Ekimenaren helburuak prentsaurrekoan azaldu ditu Juango Zelaiak, Euskal Kantuzaleen Alkartearen antolatzaileak: euskal kantagintzea zabaldu eta erakustarazo, kantetako zaletasuna biztu, eta kantari barriak plazaratu.
Getxoko Alkateak, Imanol Landak poztasuna adierazo dau, Getxo izango dalako lehenengo kanporaketearen eskenatokia. ‘Gure udalerriak euskal kulturea sustatzeko holako ekimenak bultzatzen ditu behin eta barriro, kasu honetan euskal kantak dira baina 2003an Getxon jokatu zan Haur Kantari Txapelketearen Euskal Herriko finala’, aitatu dau Landak.
Euskal Kantu Txapelketan edozeinek parte hartu leike, kantari amateurrak beti be, ez euren izenean salgai dagozan grabazinoak produzidu dituenak. Bakarka, bikotean, edo taldeka aurkez daiteke (3 partaidetik 10era).
Parte-hartzaile bakotxak, bi kanta aurkeztu leikez kanporaketan, eta epaimahaiak kontuan izango ditu doinua, berbak, ahotsa, trebetasuna, interpretazinoa... eta kantutegi zaharrekoa edo barrikoa izan dan.
Kategoria eta modalidade bakotxeko lehenengo hirurentzat sariak izango dira. Bizkaiko finala, barriz, bagilaren 8an, Basauriko Social Antzokian izango da, eta Euskal Herriko finala, bagilaren 15ean Bilboko Arriaga Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!