Julio Barrenechea Txileko euskal poetari omenaldia egin deutseTxilen, hil zaneko 25. urtemugan
2005-04-29 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Mirarizko dietak
2005-04-29 00:00 Jan edanak
Mirarizko dieta ezagunenak honeek dira:
- Gorputza garbitzeko dietak: gaur eguneko elikadurearen ondorioz hartzen doguzan toxinak botaten doguz dieta honegaz (jateko industrialak, gatza, transjenikoak...). Dieta honeek ez dira pisua galtzeko eta, ondorioz, ez dabe emoitzik emoten.
- Elikagaiak nahastetan ez dituan dietea: dieta honek elikagaien konbinazino berezia eskaintzen deusku, gure ohitureagaz zerikusirik bako konbinazinoa. Normalean, dieta honegaz proteinak eta karbono-hidratoak daukiezan elikagaiak ez dira aldi berean jaten. Proteinen eta karbono-hidratoen nahasketea oso txarra dala dinoe dieta honen aldekoek, prozesu kimiko batzuk besteen ...
Monako izeneko enpresea
2005-04-29 00:00 txutxu-mutxuan
Finantzen garrantzia
Monakoren ekonomia hazteko, printzerriak leku gehiago eta eremu zabalagoak behar ebazan eta printzeak lan handiak agindu ebazan, itsasoari 300.000 metro karratu gehiago hartu ahal izateko.
Finantzek askoz garrantzi handiagoa daukie, baina, era berean, lurralde txiki hau lohitu daben eskandalu askoren jatorria izan dira. Monakok 32.000 biztanle baino ez daukaz, baina egunean-egunean edegita daukazan berrogeita hamar banketxetan 350.000 kontu inguru zabalik dagoz eta horreen % 60ren titularrak ez dira printzerriko egoiliarrak. Banku erakundeek eta ondarea kudeatzeko alkarteek ...
Patxi Gallego: 'Komikiagaz, kaleko hizkerea aurreritxi gitxiagogaz erabili daiteke'
2005-04-29 00:00 Kulturea
Eta zelan moldatu zara lan horretan?
Sano gustura sentidu naz. Lehenengo sekuentziaren ostean, trabau egin nintzan: ideia asko neukazan buruan, eta gidoi bat egin behar neban. Hasi nintzen gidoia egiten, baina konturatu nintzan ha ez zala gidoia, eta sano gustura nengoala ha idazten. Gainera, tarteka ibili naz: egun batzuk idazten eta beste batzuk marrazkiak egiten. Horrek distantzia emon deust egindakoaren gainean, eta gauzak hobetzeko aukerea.
Ondino zure lana definidu be ez dogu egin: komikia, liburu grafikoa...
Hau egin nebanean, nire ...
Paperataidazkortza
2005-04-29 00:00 sarean
Animatu
Animatu Bilboko entrepresa gazte bat da, marketing eta aisialdira zuzendutako aplikazinoak produziduten dituana, jokoak eta animazinoak kasu, internet, telebista eta eskuko telefonoetarako. Azken proiektuen artean, aitagarriena EREMU da, eskuko telefonoetarako lehen jokoa euskeraz, eta beste joko bat Kukuxumusuren lankidetzeagaz (Telefónica Movistar-eko e-moción-en eskuragarri) http://www.animatu.com
Bizkaie!
‘Minuette’, Niko Etxarten disko rockeruena
2005-04-29 00:00 Musikea
Zuzeneko emonaldiei jagokenean, Zuberoan egin eben diskoaren aurkezpena oraintsu eta udan makinatxu bat kontzertu emongo dabez Euskal Herri osoan. Oraingoz pare bat kontzertu daukiez berbatuta: garagarrilean Euskal Herria Zuzenean jaialdian eta abuztuan Gasteizeko jaietan.
Bizkaie!
Aita Santuaren heriotzea eta komunikabideak artaldeka
2005-04-29 00:00 eretxia
Seguruenik, urteko barririk garrantzitsuenetako bat da Aita Santuaren heriotzea, duda barik. Harrituta eta, lantzean behin, haserratuta ikusi dot komunikabideek ataratako informazino uholdea. Apustu egingo neuke komunikabide askok orain denporea egindako txosten, biografia eta balorazinoak atara dabezala euren "hozkailuetatik”. Hau da, personaje ospetsuak euren azkenetan dagozala jakinda, badagoz zeozelako aurrerapenak egiten dabezanak. Personajeok hilten diranean, gordetako materiala kaleratzen dabe arin. Biografia eta balorazino hotzak dira honeek, konpromiso hutsez egiten diranak.
Bat nator informazinoa emotegaz, zelan ez. Danok jakin gura izaten dogu ...
Khamosh pani (Uraren isiltasuna)
2005-04-29 00:00 Zinemea
'Khamosh pani' filmak 1979ko islamizazino prozesu korapilatsuaren barruan gai personal eta politikoak nahastetan dauzan drama bat da. Film hau 70eko hamarkadako azken urtean hasitako islamizazinoaren inguruan bilbatzen da. Istorioa nahiko lineala eta laua da eta personaien karakterizazinoa ez da lar sakona.
Edozelan be, film luze honek daukan mezuaren indarra sano handia da eta horrek ikus-entzuleak murgiltzen dauz esperientzia zinematografiko interesgarri batean. Kontakizun honen personaia nagusia Avesha da, Koranaren ganeko irakasgaiak emonez bizimodua ataraten dauen alarguna. Bakarrik geratu dan ezkero, 18 ...
Badatoz udako jaialdiak
2005-04-29 00:00 Musikea
Euskal Herriari dagokionean, jaialdirik garrantzitsuena Gasteizen egiten dan “Azkena Rock Festival” jaialdia da. Aurtengo edizinoan, The Black Crowes, Bad Religion eta Queens Of The Stone Age taldeak izango dira bertan irailaren 2an eta 3an, hain zuzen be. Aitatutakoez ganera, The Beasts of Bourbon, Electric Six, Brant Bjork & The Bros, Towers of London, Rose Hill Drive eta Hash euskal taldea be izango dira Azkena Rock jaialdiaren laugarren edizinoan. Aurreko ekitaldietan hainbat urteren buruan barriro alkartutako taldeen musikea entzuteko aukerea egon zan ...
Robots
2005-04-29 00:00 Zinemea
'Robots' animazinoaren eremuan lortutako azkenengo arrakastea izan da. Dana dala, personaien diseinua bitxia eta interesgarria izanagaitik be, pelikulearen animazinoa asago dago, esate baterako, 'The Incredibles' filman jadetsitako mailatik.
Gidoiari oratu ezkero, esan geinke nahiko sinplea dala eta topikoz josita dagoala; gag batzuk barre-zantzoka hasteko modukoak izan arren, beste batzuek ez daukie aparteko indarrik. Onena pelikulearen hasikerea da, mundu honetako umeak zelan jaio eta zelan hazten diran azaltzen deuskuenean.
Baina ez daigun geure burua engainatu, 'Robots' etxeko seinek ahal danik eta ...
Aita Santua Gasteizen
2005-04-29 00:00 Antxinakoak Geurera
Utrechteko Adriano
Adriano Florensz, Utrechten jaio zan 1459an. Etxe apaleko semea izanda, sasoi horretan sarri pasetan zan moduan seminarioan sartu eta abadetzarako ikasketak hasi ebazan. Filosofia eta teologia ikasi eta gero azkenean benetan ondo jantzitako gizon hau erregeagandik hur egon zan. Gauzak holan dirala, 1515ean Carlos, gero Carlos I eta Alemaniako V. izenagaz ezagutuko zan errregeek berak Castilla eta Aragoiko erregetzarako eukazan aukerak aldarrikatzeko helburuagaz bialdu eban Adriano Gaztelara. Behin Carlos 1517an Castilla eta Aragoiko errege izentau eta gero, erregetza ...
Haurdunaldiak eta bertso-jardunaldiak
2005-04-29 00:00 Bertsolaritzea
Askok esan leike, bardintasunaren legea defendiduteko asmoz, lotsagarria dala aita izan diranei aitamen berezirik ez egitea. Izan be, azken boladan, bertsolaritzearen transmisinoa bide fisikotik jorratzen ari da Bertsozaleen Alkartea: Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Iñaki Aurrekoetxea (aitatasunaren bertso batzuk egin beharko deuskuz Bizkaie!-rako, ez?)... Kimu barriak badatoz.
Tabladu ganeko jardunean, ostera, aitatasuna ez da igarten; amatasuna orain arte be ez, bertsolari emeek plaza abandonetan ebelako hilerokoa aldi baterako galdu baino lehen. Ezagun da emakumeek bertsotan egiten ...
Otamendirentzat zortzigarrenez Arabako Bertsolari Txapelketa
2005-04-29 00:00 Bertsolaritzea
Behin saio puntuagarri guztiak amaituta, hauxe izan zan sailkapena:
1. Asier Otamendi: 565.5 puntu
2. Oihane Perea: 563.5
3. Manex Agirre: 362.5
4. Juan Mari Juaristi: 356
5. Zigor Enbeita: 354.5
6. Iñaki Viñaspre: 323.
Imanol Lazkano Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehendakari izandakoak jarri eutson txapela Otamendiri, eta oroigarria egungo lehendakariak emon eutson, Iñaki Muruak.
Hau izan da Arabako Bertsolari Txapelketak emon dauen guztia. Gogoratu, buruz burukoan ibili diran bi bertsolariak, Oihane Perea eta Asier Otamendi ...
Gaztai urdinagaz egindako pastel epela irasagar-zurrupakiagaz
2005-04-29 00:00 Jan edanak
Osogaiak (6 lagunentzat):
Kebrada-orea egiteko:
- 500 gr. urun.
- 250 gr. gurin.
- Arrautza-gorringo bi.
- 125 ml. ur.
- Gatza.
Gaztai urdin pastela egiteko
- 200 gr. Philadelphia gaztaia.
- 25 gr. Roquefort gaztaia.
- Hiru arrautza.
- 50 gr. azukera.
- Litro bat esne-gain.
Zelan egin:
Lehenengo, kebrada-orea egingo dogu. Hobeto da tartea jan baino egun bat lehenago egitea, orea gogortzeko eta gero guk ondo landu ahal izateko. Holan, hurrengo egunean, zabaltzen dan molde batean jarriko dogu orea eta laban egosiko dogu, 170 gradura, 5-6 minutuz (beti ...
Euskerea eta II. Mundu Gerrea
2005-04-22 00:00 Antxinakoak Geurera
Euskeraren erabilerea II Mundu Gerran
Pentsau geinke aliatuei emondako laguntzinoa tarteko, euskaldunek euren artean euskeraz be egingo ebena. Berbarako, Juan Arregi Olano euskaldunaren kasua aitatu geinke: atxilotu eta Mauthauseneko konzentrazino-esparruan euki eben alemaniarrek. Olano jn.ak gerrea amaitu ostean kontau eban konzentrazino-esparruetan hilketa eta torturakaz batera, benetako gosea be pasau ebela. Dana dala, behin Gurutze Gorriko kideak izan ziran bisitan konzentrazino-esparruan eta atxilotuta egozanentzako etxera idazteko posta txartelak ekarri ebezan. Alemanek onartu eben atxilotuek etxera idaztea baina beti be konzentrazino-eparruan ...
Botritisa (II)
2005-04-22 00:00 Jan edanak
Mahatsean infekzinoak eragiten dauena azukera eta azidoetan sortzen dituan eraldaketak dira; normalean, glizerol eta azido glukonikoa metatzen dira. Edozelan be, mahatsean nagusi diran azidoen kontzentrazinoa, maliko eta tartarikoarena, nabarmen bajatu daiteke eta baita osogai nitrogenatuen kontzentrazinoa be. Mahatsaren azalean dagozan polifenolak honddoak dauen lakasa izeneko enzima batek oxidetan ditu.
Ardaoaren elaborazinoan botritis gaixotasunak hartzidura alkoholikoa geldotu leike edo hartzidurearen prozesua eragotzi. Lakasak ardaoaren koloreari eragiten deutso sortzen dauen oxidazinoaren ondorioz; hori dala eta, enologoak anhidrido sulfuroso gehiago erabili behar izaten ...
Iodoaren garrantzia
2005-04-22 00:00 Jan edanak
Iodoaren iturriak
Esandako moduan, iodoa elikagaietan dago, batez be, arrainetan eta itsaskietan. Ganerako jateko taldeetan edukina asko aldatzen da lurraren arabera: lurra iodoan aberatsa bada, barazkietan eta frutetan egongo da iodoa. Bestalde, badagoz jateko butzuk boziojenoak diranak, hau da, ez dabenak ixten iodoa xurgatzen; holakoetan, bozioa ager daiteke, batez be, aza, azalore, arbia, arbiki eta gurean jaten ez doguzan ñame, juka eta mandioka lako tuberkulu kantidade handiak jan ezkero.
Gaur egun, gure gizartean IDDrik ez dago elikadurearen garapenari eta jatekoen ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1693
1694
1695
1696
1697
1698
1699
1700
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa