IX. Igartza Saria irabazi dau Jon Martinek
2006-09-08 02:00 sariak-autortzakJon Martin Etxebeste bertsolari eta kazetari oiartzuarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea, ‘Bakardadeak’ izeneko proiektuagaz. Elkar, CAF eta Beasaingo Udalaren artean antolaturiko beka honi esker urtebete izango dau orain ipuin-bildumea osotzeko, eta 2008ko hasieran ikusiko dau argia bere lanak.
Jon Martin Etxebeste bertsolari eta kazetari oiartzuarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea, ‘Bakardadeak’ izeneko proiektuagaz. Elkar, CAF eta Beasaingo Udalaren artean antolaturiko beka honi esker urtebete izango dau orain ipuin-bildumea osotzeko, eta 2008ko hasieran ikusiko dau argia bere lanak.
Jon Martinek adierazo dauenez, erotasunaren edo erokeriaren inguruko ipuin-liburua izango da ‘Bakardadeak’. Egileak dinoanez, ‘gizakia ahula da beste edozein animaliagaz alderatzen badogu. Aparteko inteligentziak eta arazoak taldean konpontzeko gaitasunak libratu dau gizakia desagertzetik. Are gehiago, beste espezieen gaineko nagusitasuna lortu dau gizakiak bi dohain horreei esker. Nagusitasunak, ostera, lasaitasuna dakar, eta gizakiak ahaztu egin dau bere funtsezko bi ezaugarri horreen beharra. Nagusitasuna zenbat eta bistakoago, are indibidualistago bilakatu da gizakia eta gaur egun norbanakoz betetako uriak dira gureak. Gure espeziearen sorreratik hilgarri jakun gatxerantz bideratu dogu bizitza: bakardaderantz. Eta bakardadeak eraso deutsen norbanakoei inteligentzia arerio bihurtzen jake sarri. Noizbait bizirauteko ezinbesteko izan jakuzan irudimena, sormena eta hausnarra norberaren kontra jarten dira?.
Igartza bekarako 15-25 orrialdeko lagin bat preparau behar zan eta lau ipuin aukeratu nebazan, besteak beste, Diogenesen sindromea, Munchausen-en sindromeazein Peter Panena jorratzen dodaz ipuinetako personaien bitartez. Bertako protagonistek gorpuztuko dabez gaixotasun psikikoak dabezan sintomak, arazoak, tristurak, eta pozak.Gaur eguneko gizarteari egindako kritikea be bada neurri batean’.
Igartza Sariaren aurreko irabazleak
- Lehen urtean: Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan.
- Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin eta Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita).
- Hirugarren urtean: Fernando Morillo: Ortzadarra sutan.
- Laugarren urtean: Unai Elorriaga: Van?t Hoffen ilea.
- Bosgarren urtean: Julen gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da.
- Seigarren urtean: Asel Luzarraga: Karonte.
- Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: Amaren eskuak eta Peru Magdalena: Lile (akzesita).
- Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan (argitaratzeko).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!