Astelehenean ikusiko dau argia Fitoren disko barriak

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Musikea

Fito Cabrales indarrez beteta jatorku eta horren erakusle da datorren astelehenean, irailak 11, aurkeztuko dauen lan barria: Por la boca vive el pez.

Fito Cabrales indarrez beteta jatorku eta horren erakusle da datorren astelehenean, irailak 11, aurkeztuko dauen lan barria: Por la boca vive el pez.

Lo mas lejos, a tu lado lanaren kontzertu-birea hauts eginda amaitu eban musikariak. Zeozer barria, desbardina egiteko gogoa eukan eta isilaldiak asko lagundu deutso horretan. Halanda be, lan barriko single-a entzutean, betiko bidea ez dauela baztertu igarten da, hau da, kanta gozoak edota rock and rolla ez jakozala ahaztu.

Diskoa Gironako Music Lan estudioetan grabau dabe Carlos Raya eta Joe Blaney-ren gidaritzapean, bagilaren 3tik garagarrilaren 7ra. Ostean, nahasketak New Yorken egin dabez eta masterizazinoa Portlanden (AEB).

Fito eta Fitipaldien hurrengo helburua kontzertuak eskaintzea da. Zemendiaren 3an hasiko da horretan eta oraingoz kontzertu bakarra preparau dabe Euskal Herrian, abenduaren 22an BECen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu