Biogetxo azokan ingurumena zaintzen daben produktuak erosgai
2006-09-08 02:00Irailaren 9an, Getxoko Algortako San Nikolas plazan Ekolur-Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatutako Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien I. Erakusketea, 'Biogetxo' dalakoa egingo da. Danetara, 60 stand baino gehiago izango dira bertan.
Irailaren 9an, Getxoko Algortako San Nikolas plazan Ekolur-Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatutako Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien I. Erakusketea, 'Biogetxo' dalakoa egingo da. Danetara, 60 stand baino gehiago izango dira bertan.
Bio-jatekoak (produktu ekologikoak, hau da, barazkiak, frutak, gaztaiak, ardaoa edota kosmetiko naturalak), bioeraikuntzearen inguruko produktuak (egur ekologikoak....) eta energia barriztagarrien inguruko produktuak (eguzki-panelak, berbarako) egongo dira azokan.
Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen esanetan, ‘ekimena garapen jasangarriaren programan ardatz nagusienetarikoa da’. Hori kontuan hartuta, ‘asmoa da herritarrak mueta honetako kontsumo ekologiko osasuntsuagora apurka-apurka hurreratzen joatea eta, aldi berean, produktoreei laguntzea’.
Azokara hurreratzen diran herritarrek zenbait tailerretan parte hartu ahal izango dabe, berbarako, ogi ekologikoa egurrezko laban egiteko edota taloak, gaztaia eta bestelako jatekoak egiteko.
‘Produktu ekologikoak zer diran ezagutzera emon gura dogu, hau da, ezelako pestizidarik erabilten ez dauena ezta produktu kimikorik be eta, lurra kutsatzen ez dauenez, ingurumena errespetetan dauena’, azpimarratu dau Eider Odriozola EKOLURreko buruak.
Era berean, bioeraikuntzako egitasmoak be jakitera emongo dira. Horretarako, ingurumena jagonez energia produziduteko teknikak ezagutarazoko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!