Alemaniako Heidelberg Unibersidadeak Partenoiko eskultura bat bueltau deutso Greziari
2006-09-06 02:00Alemaniako Heidelberg Unibersidadeak Partenoitik ataratako eskultura txiki bat bueltau deutso Greziari eta, era horretara, gobernu heleniarrak keinu hau ingelesek errepetidutea espero dau Elginen Marmolak egunen baten itzuliak izan daitezan.
Alemaniako Heidelberg Unibersidadeak Partenoitik ataratako eskultura txiki bat bueltau deutso Greziari eta, era horretara, gobernu heleniarrak keinu hau ingelesek errepetidutea espero dau Elginen Marmolak egunen baten itzuliak izan daitezan.
Zutunik dagoan gizon baten eskulturea pasa dan astelehenean bueltau jake greziarrei azken honeen Kultura ministroa dan Giorgos Voulgarakisek Alemaniara eginiko bisita batean eta atzo bertan eskulturea Greziara eroan eben.
Voulgarakisen esanetan, ‘keinu sinboliko garrantzitsua da, kanpoko musoetan dagozan Partenoiko eskultura guztiak bueltatuak izan daitezan’.
Grezia Partenoiko eskulturen bilduma zabal bat bueltetea eskatzen ari da, Elginen Marmolak izena daroena, hain zuzen. Gaur egun, Londoneko Britainiar Museoan erakusten dira Atenaseko Akropoliaren tenpluko zati bereizgarriak dirala arrazoituz.
Marmol horreek Greziatik Otomandar Inperioko Lord Elgin enbaxadore britainiarrak atara ebazan XIX. mendearen hasieran. Kontua da ze berauen itzulerea eskatzen ari danetik, Greziak ezin izan dauela asmoa lortu ez mailegu eran ezta aldi baterako be. Halan da be, museo bat eregi dabe greziarrek Akropolis beraren oinetan, 165 miloe dolarreko aurrekontuagaz eta Kultura ministroaren arabera, mundu osoan sakabanatuta dagozan Partenoiko eskultura guztientzat lekua egingo da museo horretan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!