Agendak eta kaleak ganezka jarriko ditu Musikalek
2006-09-06 02:00 MusikeaBasauri, Erandio, Leioa, Ermua, Zornotza eta Sestao musikaz jantziko dira irailaren 15, 16 eta 17an Musikale jaialdiari esker. Nazinoarteko Kaleko Musikarien VI. Topaketatan 8 herrialde desbardinetatik etorritako hainbat taldek hartuko dabe parte.
Basauri, Erandio, Leioa, Ermua, Zornotza eta Sestao musikaz jantziko dira irailaren 15, 16 eta 17an Musikale jaialdiari esker. Nazinoarteko Kaleko Musikarien VI. Topaketatan 8 herrialde desbardinetatik etorritako hainbat taldek hartuko dabe parte. Ekitaldien aurkezpena gaur izan da Bilbon, herri bakotxeko alkateen eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari baten eskutik.
Eguraldiak ixten badau, jaialdiaren helburua musikeaz kalean gozetea da. Musikeaz gan, ganera, banda bakotxak berezitasun bat ganeratuko deutso ekitaldi bakotxari, antzerkia, umorea edo bestelako zeozer.
Catalunyatik talde bi etorriko dira, Always Drinking Marching Band eta Bloc Quilombo. Frantziatik, Haïdouti Orkestar, La Complet ´ Mandingue eta No Water Please taldeek alaituko dabez Bizkaiko herrietako kaleak. Fanfiar portugaldarrak, Lui Craciun errumaniarrak, Jaipur Kawa Brass Band indiarrak, Los Ánjeles de México mexikarrak eta Tenores di Bitti italiarrak kalerik kale ibiliko dira Euskal Giroa eta Marmara Marching Band euskaldunakaz batera.
Aitatzekoa da aurten, lehenengoz, Ermuan be izango dirala ekitaldiotako batzuk. ‘Lehenengo urtea danez, Musikale jaialdiko ekitaldi gitxiago izango doguz gurean baina jai-giroa mantendu guran, geure aldetik antolatu doguz gauzatxu batzuk, bertoko taldeen emonaldia, fanfarriaren urteurrenaren jaia eta beste hainbat kontu’, azaldu dau bertako alkateak prentsaurrekoan.
Hiru egunetan, agenda estua izango dabe taldeek eta ikusleek be hara eta hona ibilteko aukerea izango dabe, gehien gustetan jakezan taldeez gozetako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!