Arrateko Amaren dantzen bigarren ekinaldia
2006-09-07 02:00 KultureaKezka dantza taldeak prest dauka dana gaur, irailaren 8an, Arraten eskaniko dauen emonaldirako. Igaz abiatutako tradizinoa sustraitu eta dantzen errepertorioa osotzen jarraitzeko asmoa dauka aurten Kezka dantza taldeak.
Kezka dantza taldeak prest dauka dana gaur, irailaren 8an, Arraten eskaniko dauen emonaldirako. Igaz abiatutako tradizinoa sustraitu eta dantzen errepertorioa osotzen jarraitzeko asmoa dauka aurten Kezka dantza taldeak. Arrateko Ama Birjinearen omenez eta bere egunean egiteko dantza errepertorio barri bat, eta tradizino barri bat jarri dau abian Eibarko dantza taldeak.
Flandrian estreinautako bi dantza barri
Igaz bi dantza estreinau ziran, ezpata-dantzea eta makila txikiena. Aurten, bi horreez gan, beste bi dantza estreinauko dira Arrateko zelaian: makila handien dantzea eta brokelen dantzea. Bi dantza barri horreen doinuak Jose Miguel Laskurain txistulariak preparau ditu.
Bitxia bada be bi dantza barri horreek Flandrian, Belgikan aurre-estreinau ditu Kezka dantza taldeak. Arraten aurkeztu aurretik aurre-estreinu bat egin gura izaten dau Kezkak, Arrateko zitara dantzak behar bezela preparauta eroan ahal izateko. Dana prest egoan Eibarko Dantzari egunean, bagilaren 16an, bi dantza barriak lehen aldiz jentaurrean aurkezteko, baina emonaldia hasi beharreko ordu berean izandako euri zaparradearen ondorioz, bertan behera geratu zan ekitaldia. Beraz, aurtengo abuztuan Sint-Niklaas-eko jaialdian eskaini ebazan Kezkak lehen aldiz Arrateko bi dantza barri horreek.
Aurtengo konbidatu bereziak
Igazko estreinaldian, Arrateko Amaren dantzarien kofradia sortu eben dantza saioan parte hartu eben dantzariek. Kofradia horretako kideak dira Arraten irailaren 8an dantza egiten dabenak eta urtero Eibartik kanpoko zenbait dantzari konbidauko ditu kofradiak emonaldian parte hartu eta Arrateko Amaren dantzarien kofradiako ohorezko kide izatera. Igaz bi dantzari eta dantza-maisu bikain izan ziran konbidatuak: Mikel Sarriegi beasaindarra eta Iñaki Arregi andoaindarra.
Aurten Elgoibarko lau dantzari dira Arrateko Amaren kofradiaren konbidapena jaso dabenak. Eibarko dantzarien ibilbidean ezinbesteko laguntzinoa eskaini dabe Elgoibarko Haritz dantzari taldeko lau dantzari horreek, eurekaz ikasi dabez gaur egun egiten dabezan dantza gehienak eta dantzari bikainak dirala erakutsi dabe hainbat urtetan han eta hemen egindako emonaldietan. Ondokoak dira aurten Arrateko dantzetan izango diran lau konbidatu bereziak: Jon Lizarralde, Abel Iriondo, Lourdes Odriozola eta Mikel Legorburu.
Lau gonbidatuak protagonista izango dira ezpata-dantzan, eurek egingo dabez eta bakarlari lanak eta zelaian egingo diran trokeo-dantzetan buruzagi edo kapitain dantzak egingo dabez. Horretarako buru-belarri ibili dira azken hilabeteetan, Arrateko ezpata-dantzea ikasten Josu Garategaz.
Arrateko Amaren dantzak - Irailaren 8an, barikuan
- 11:00etan, eleizan, Meza Nagusian, ezpata-dantzea.
- 12:00etan, prozesinoaren amaieran eleizearen atarian ezpata-dantzea.
- 12:30etan zelaian:
-
Arrateko Amaren ezpata-dantzea
-
Arrateko Amaren trokeo-dantzak:
-
Makila txikien dantzea
-
Makila handien dantzea
-
Brokel-dantzea
-
Informazino gehiago:
- Kezka blog: http://www.deporeibar.com/dantzak
- Kezka argazkiak: http://www.flickr.com/photos/kezka
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!