Euskarabidearen aurkezpena Belfasten

z 2006-09-08 02:00   Euskerea berbagai

Euskarabidea egitasmoa Belfasten aurkeztu dau Paul Bilbaok, euskalgintzearen ekimen honen sinatzaileetako batek. Izan be, Belfasteko Euskal Batzordeak eta ‘An Chultúrlann McAdam Ó Flaich’ erakundeak euskereariburuz antolatutako berbaldira konbidau dabe Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria.

Euskarabidea egitasmoa Belfasten aurkeztu dau Paul Bilbaok, euskalgintzearen ekimen honen sinatzaileetako batek. Izan be, Belfasteko Euskal Batzordeak eta ‘An Chultúrlann McAdam Ó Flaich’ erakundeak euskereariburuz antolatutako berbaldira konbidau dabe Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Bilbaok, Euskarabidearen sinatzaile legez, ekimenaren barri emon dau: Euskarabidea aurkeztu genduanean nazinoartean be honen barri emotea eta atxikimenduak jasotea oso garrantzitsutzat jo genduan’, adierazo dau.

Esangura horretan, Paul Bilbao hainbat hizkuntza eragilegaz batu da euren atxikimendua lortzeko helburuagaz. ‘Ekimena oso interesgarritzat jo dabe eragile guztiek eta zabal daitekeen prozesuan hizkuntzearen normalizazinoak zutabe izan behar dauela esan dabe’, adierazo dau Bilbaok. Izan be, Irlandako prozesuan oinarrizko dokumentu izan zan Bariku Santuko Hitzarmenak propio jaso eban hizkuntza-eskubideen babesean neurriak hartu beharra. ‘Horrek Euskarabidea ekimenaren esentzia berretsi besterik ez dau egiten, eta agirian jarten dau antzeko beste prozesuetan be hizkuntza-eskubideak eta normalizazinoa propio jaso dirala’, azaldu dau Bilbaok.

Bagilean aurkeztutako Euskarabidea ekimena euskalgintzeak, jendartearen sektore garrantzitsu legez, prozesu politikoaren aurrean eretxia emoteko eta konpromisoak hartzeko eskubidea dauela defendiduten dauen agiria da. Euskalgintzea osotzen dauen jente multzo anitz, handi eta esanguratsuak egoera politiko barriaren aurrean egindako adierazpena; egunero euskerearen alde lan egiten dabenezk euskerearen normalizazinoa lortzeko egindako hausnarketa bateratua.

Belfasten egindako aurkezpenagaz, Euskarabidea bigarren fasean sartu da. ‘Irlandan egin dogun bezela, hurrengo hilebeteetan hizkuntza-komunidade gitxiagotuetako beste hainbat erakunde eta norbanakori be helarazoko deutsegu ekimenaren barri, ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko asmoagaz’, esan dau Bilbaok.

Paul Bilbaok eskainitako berbaldiaz gainera, Behatokiaren zuzendariak euskerearen alde lan egiten daben gizarte-mobimentuei buruzko mintegia emongo dau bihar.Mintegi hori Belfasten gaelikoaren alde lan egiten daben norbanakoen eta erakundeetako kideentzat izango da.

- Na Gael Óga: Gaelikoaren aldeko gazte mobimentua.
- Forbairt Féirste: Gaelikoren garapenerako erakundea, batez be, enpresa munduan lan egiten dauena.
- Glór na nGael: hizkuntzearen promozinorako erakundea.

Euskarabideari buruzko informazino gehiago: http://www.euskarabidea.euskalerria.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu