XX. Habanera eta Itsas-abesti jaialdia Getxon
2006-09-07 02:00 MusikeaXX. Habanera eta Itsas-abesti jaialdia irailaren 7, 8 eta 9an izango da Areetako Geltokiko plazako karpapean, eguraldiak laguntzen ez badau arazorik izan ez daiten. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira eta aurreko urteetan legez, ekitaldiak dobakoak izango dira.
XX. Habanera eta Itsas-abesti jaialdia irailaren 7, 8 eta 9an izango da Areetako Geltokiko plazako karpapean, eguraldiak laguntzen ez badau arazorik izan ez daiten. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira eta aurreko urteetan legez, ekitaldiak dobakoak izango dira.
Urtero legez, irailean, Habanera eta Marinel Kantuen Getxoko Jaialdia izaten da udalerrian aire librean egiten dan jaialdi zikloaren azken ekitaldia. Aurretik, Getxo & Blues, Getxo Jazz eta Getxo Folk izaten dira.
Getxo betidanik egon da itsasoari estu lotuta. Hainbat mendetan eutsi deutso marinelen tradizinoari eta itsasgizonek sarri-sarri abestu deuskuez habanera doinuak.
Getxoko Ondarreta Abesbatzak emongo deutso hasierea jaialdiari aurten eta, biharamunean, irailak 8, Morralla talde katalanak Mediterraneoko habanerak ekarriko deuskuz. Azkenik, zapatuan María Salgado abeslari ospetsuaren eta lehorreko habaneren eskutik amaituko da jaialdia.
Getxon ohikoak eta tradizinozkoak diran habanera eta marinel kantuekaz gozetea da jaialdi honen asmo nagusia, eta horretarako proposamen askotarikoa eta kalidadezkoa preparau dabe antolatzaileek.
Egitaraua
- Irailaren 7an, eguenean, Getxoko Ondarreta Korala.
- Irailaren 8an, barikuan, Kataluiniako ‘Morralla’ taldea.
- Irailaren 9an, zapatuan, Gaztela eta Leongo María Salgado.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!