Osatuz aldizkaria, irratsaioak eta web gunea abian
2006-09-11 02:00 Euskerea berbagaiOsatuz egitasmoaren helburua euskerea ikasten dabizan osasun-arloko langileentzat ikasmaterialak sortzea da. Ikasmaterialok HABEren eta Osakidetzaren ekimenez gauzatuko dira.
Osatuz egitasmoaren helburua euskerea ikasten dabizan osasun-arloko langileentzat ikasmaterialak sortzea da. Ikasmaterialok HABEren eta Osakidetzaren ekimenez gauzatuko dira.
Osatuzen helburu nagusia osasun-arloko langileak euskerazko komunikazinorako trebatzea da, bai lan-ingurunean, baita herritarrakazko hartu-emonetan be. Hori lortzeko asmoz hiru eratako ikasmaterialak sortu dira: Osatuz irratsaioak, Osatuz aldizkaria eta Osatuz web gunea. Hirurak euskaltegian eta euskalduntze orokorreko prozesuan erabilten diran ikasmaterialen osogarri dira eta ikasleek nork bere aldetik erabilteko moduan dagozu preparauta.
Ikasmaterialak Osakidetzako 2. Hizkuntza-Eskakizuna preparetan dabilen edozein profesionalentzat dira egokiak. Baina, halan da be, Osakidetzatik kanpoko osasun zentroetako langileek edota osasun-arloko unibersidadeetako ikasle eta irakasleek be euskerearen erabileran trebatzeko erabili leikiez.
Osatuz euskaldun barri nahiz zaharrentzat da baliogarri, osasun-zerbitzuen egunorokoan sortzen diran hizkuntz beharrei erantzuten deutse eta.
Era berean, azpimarratzekoa da, UZEI erakundearen partaidetzea proiektuaren hasiera-hasieratik: testuak orraztuz eta aholkularitza eskainiz arlo terminologikoan.
Ikasmaterial barri honeez gain, HABEk eta Osakidetzak euskaltegian erabilteko preparautako Osatuz Orokorra eta Osatuz Pediatria liburu-bildumak oraindino eskuragarri dagoz.
Osatuz aldizkaria
Osatuz aldizkariak, osasunaren inguruko edukiak eskaintzeaz gain, gaur egungo gaiak be jorratzen ditu, izan be, HABE aldizkaria dauka oinarri.
Eskainiko dituan edukien artean honakoak azpimarra daitekez: profesionalei egindako alkarrizketak, osasun-gaiei buruzko artikuluak edota kontsultan suerta daitekezan egoeren alkarrizketa-moldeak.
Entretenigarria izateaz gain, aldizkaria didaktikoa be izango da, eta horren isla dira artikuluak ulertzeko izango dituan hiztegia eta hizkuntza lantzeko ariketak. Proposatutako ariketa guztiek zuzenketa-orria izango dabe.
2006ko irailetik 2007ko garagarrilera arte hilero ale bana argitaratuko da. Ale bakotxak Osatuz Orokorra eta Osatuz Pediatria ikasmaterialetan oinarritutako auto-ikaskuntzako gidak izango ditu gehigarri. Horrez gain, ikasturtearen amaieran, aldizkariagaz batera, urtean zehar argitaratutako materialak batuko dabezan bi CD atarako dira.
Harpidetzea egin nahi izan ezkero, Osatuz web gunean (www.euskadi.net/osatuz) edo HABEren Ikasbil atarian (www.ikasbil.net) lor daiteke. Harpidetza mota desbardinak dagoz.
Osatuz web gunea
Osakidetzako langileek euren euskerea hobetzeko Osatuz web gunean topauko dabez beharrezko tresna guztiak:
· Osatuz aldizkariko artikuluak, ariketa eta entzungaiak jasoko ditu.
· Euskadi Irratian emitiduko diran irratsaioak, transkripzinoak eta horreen gaineko ariketak.
· Osasun gaien inguruko 40 ariketa-sekuentzia, irakaslearen laguntzarik barik egin daitekezanak, ordenagailuak berak zuzentzen baititu. Sekuentziok holan banatzen dira:
o 10 harrera eta atentzio-zerbitzuetako langileentzat.
o 10 erizainentzat.
o 10 medikuntza orokorrekoak.
o 10 pediatriakoak.
· Beste zenbait atal: barriak, azterketa-ereduak, zalantzak argitzeko foroa eta hainbat baliabide didaktiko.
Ariketa-sekuenziak eta beste hainbat motatako ariketak astero gehituko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!