'Aita Guria' baleontzia ikusgai Bermeon
2006-09-07 02:00Irailaren 7an zabaldu ditu ateak Bermeoko 'Aita guria' Bale Arrantzaren interpretazino zentroak. XVII.mendeko euskal baleontzi baten erreprodukzino bat da eta garai haretako arrantzaleen bizimodua erakutsiko deutse bisitariei
Irailaren 7an zabaldu ditu ateak Bermeoko 'Aita guria' Bale Arrantzaren interpretazino zentruak. XVII.mendeko euskal baleontzi baten erreprodukzino bat da eta garai haretako arrantzaleen bizimodua erakutsiko deutse bisitariei.
Aurkezpena eguerdiko 13:00etan izan da eta, bertan, Bermeoko Udalaren ordezkariak eta proiektuan parte hartu daben beste erakunde batzuenak izango dira. Aurkezpenean, ontzia bedeinkatu be egingo dabe.
Hogeita hamabi metroko Baleontzia Bermeoko Erribera Ontziolak egindakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!