‘Euskal Herritar Unibersala 2007’ saria Auñamendi argitaletxeak jasoko dau

Bizkaie! 2006-09-07 02:00   sariak-autortzak

‘Euskadiren izen ona munduan zehar zabaltzeagaitik’ emongo deutse saria, Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Atzerri Gaietako idazkariak jakitera emon dauen legez.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak bultzatzen daben Euskal Herritar Unibersala egitasmoaren 2007ko saria Auñamendi argitaletxeak jasoko dau, Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Atzerri Gaietako idazkariak jakitera emon dauen legez. Sari-banaketea zemendiaren 15ean egingo da.

Agirreren esanetan, ‘argitaletxea sortu eben Estornes Lasa anaiek egindako lana goraipatu eta harreen ondorengoak eskertu gura dira saria honegaz’. Holan, ‘Euskadiren izen ona munduan zehar zabaltzeagaitik’ jasoko dau merezimentua Auñamendik.

‘Auñamendi Entziklopedia’ lana da argitaletxearen lanik ezagunena eta garrantzitsuena. Aitatutako entziklopedia egiteko, ‘euren jakituriagaz lagundu daben jarduna’ eskertu dabe sariketearen arduradunek. Agirreren esanetan, 1933an sortutako editorialaren ‘ikurra’ entziklopedia izan da.

Euskal Herritar Unibersalaren aurreko edizinoetako irabazleak, besteak beste, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Joane Somarriba edota Juanito Oiartzabal izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu