Berrizen, hainbat aukera euskerea ikasteko
2006-09-06 02:00 Euskerea berbagaiBerrizko Udaleko Euskara Sailak aurten urteroko udal euskaltegiko euskera ikastaroez gan, bigarren urtez etorkinentzat beren-beregi preparautako AISA programea eta Berbalagun proiektua jarri ditu martxan.
Berrizko Udaleko Euskara Sailak aurten urteroko udal euskaltegiko euskera ikastaroez gan, bigarren urtez etorkinentzat beren-beregi preparautako AISA programea eta Berbalagun proiektua jarri ditu martxan. Ikasturtea urrian hasiko da eta izena emoteko epea irailaren 21era arte zabalik dago, udalaren euskera sailean.
Euskaltegia
Udal Euskaltegiari jagokonez, aurten be AEK euskaltegiagaz alkarlanean, euskerea ikasi gura daben berriztarrentzat euskera ikastaroak izango dira. Ikastaroek udaleko euskera saileko dirulaguntzinoa daukie eta partehartzea erabatekoa izan dala erakusten dabenei dirua bueltauko jake ikasturte amaieran.
Berbalagun
Euskeraz berba egiteko taldeak osotzea da Berbalagunen helburua, lagun arteko giroan euskerearen erabilerea bultzatzeko. Aurten, nobedade moduan, Durangalde osora zabalduko da proiektua
AISA programea etorkinentzat
Berriz Elizateko Udaleko Euskera Zerbitzuaren eta AEK euskaltegiaren ekimenez, euskera ikastaroa antolatu dabe etorkinei begira. Ikastaroa oso egokia da etorkinek euskerearen ikaskuntzan lehen pausuak emoteko eta euskal gizartea hobeto ulertzeko.
Kanpotik etorritako 16 urtetik gorako etorkin guztiek emon leikie izena AISA programan (izena emoteko azken eguna: irailak 21). Ikasle kopurua mugatua da (gitxienez 10 ikasle eta gehienez 18) eta prezioa 10 eurokoa (ikastaroa amaitzen daben ikasleei bueltan emongo jake diru-kopuru hori). Eskola bakotxa ordu bikoa izango da, astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan, danetara 60 ordu. Ikastaroa urrian hasi eta abenduan amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!