Orain arteko jentetsuena izan da aurtengo Getxo Folk jaialdia

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Musikea

Getxoko Folk jaialdiaren XXII. edizinoan, danetara, 55.000 lagun izan dira Erromo eta Areetako 12 kontzertuetan eta kulturen arteko hartu-emonak sustatzeko antolatutako Munduko Terrazan, Munduko Azokan zein Bidezko Azokan.

Getxoko Folk jaialdiaren XXII. edizinoan, danetara, 55.000 lagun izan dira Erromo eta Areetako 12 kontzertuetan eta kulturen arteko hartu-emonak sustatzeko antolatutako Munduko Terrazan, Munduko Azokan zein Bidezko Azokan.

Kepa Junkerarena izan da jaialdiko saiorik jentetsuena, izan be, 7.000 lagun batu ziran Areetako Geltokiko plazan Bilboko musikariaren ‘Hiri’ azken lana entzuteko. Edozelan be, Salif Keita abeslari afrikarrak sortu eban ikusmina be sekulakoa izan zan, 6.000 ikus-entzuletik gora hurreratu jakozan eta.

Beste alde batetik, Erromoko Santa Eugenia plazatik pasau diran artistek be maila polita erakutsi dabe eta jentearen erantzuna be ez da makala izan; 3.400 lagunetik gora izan dira Dronadar euskal taldea, Jose Antonio Ramos tinple jotzailea, Basidou talde marokoarra eta Tactequete zazpikote katalanaren emonaldietan. Arrakastatsuena Basidou taldeak emondako kontzertua izan zan, 1.000 ikus-entzule ingurugaz.

Los Niños de los Ojos Rojos eta Lolaimon talde espainiarren eta Mariachi Perla talde mexikarrarene saioak be ederrak izan dira. Ganera, musika emonaldiez aparte, Bidezko Azokara, Munduko Azokara eta Munduko Terrazara be milaka lagun hurreratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu