The Cherry Boppers santutxuarrek lehenengo diskoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-09-13 02:00   Musikea
‘Dressin' the puppet’

Noizpop disketxe bilbotarraren eskutik Bilbotik datozen jazz-funk doinuak entzungai dagoz honezkero, izan be, The Cherry Boppers boskote santutxuar gaztearen lehenengo diskoa, ‘Dressin' the puppet’ izenekoa, kaleratu dabe.

Noizpop disketxe bilbotarraren eskutik Bilbotik datozen jazz-funk doinuak entzungai dagoz honezkero, izan be, The Cherry Boppers boskote santutxuar gaztearen lehenengo diskoa, ‘Dressin' the puppet’ izenekoa, kaleratu dabe.

The Cherry Boppers Bilboko Santutxu auzoan sorturiko talde gaztea da. Orain dala urte bi hasi ziran alkarregaz joten eta egun bilboaldean hainbat eta hainbat lagunen ahotan dabil beren izena.

‘Bizipoza, alaitasuna eta freskotasuna eskaintzen dabe’, dino Noizpopek ohar batean. Jazz-funk eta acid-jazz estiloak jorratzen dabez eta abesti asko aproposak dira jantzarako. Diskoan, Hammond pianoak, txiruleak, perkusinoak eta saxoak bat egiten dabe ohikoak diran gitarra, baju eta bateriagaz.

Aurten, Donostiako Jazzaldian jo dabe, birritan ganera. Neguan hainbat kontzertu emoteko asmoa daukie, Donostian hasi, Bilbon jarraitu eta Gernikan jo ondoren, Xixon, Vigo, Madril, Valentzia, Toledo edota Gasteizen egongo dira, disketxeak jakinarazo dauen legez.

The Cherry Boppersko partaideak Xixo Yantani (gitarrea), Txefo K-Billy (bateria), Lando Stone (bajua), Bob Phillips Rivas (txirulea, saxoa) eta Ignatius Johnny (pianoa) dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu