Bilboko Udalak Miguel de Unamuno VIII. Saiakera sarirako deia egin dau

Bizkaie! 2006-09-18 02:00

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitara bako eta gitxienez ehun orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Aitatu epea 2006ko zemendiaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak Miguel de Unamuno VIII. Saiakera Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitara bako eta gitxienez ehun orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Aitatu epea 2006ko zemendiaren 30ean amaituko da.

Miguel de Unamuno VIII. Saiakera Lehiaketeak modalidade bi ditu: euskerazkoa eta gaztelerazkoa. Bakotxak 6.600 euroko lehen sari bana izango dau.

Igaz, Cesar Coca bilbotarra ‘García Márquez canta un bolero’ saiakereagaz Lehiaketearen VII. edizinoaren irabazlea izan zan. Euskerazko saria emon barik gelditu zan.

Lehiaketearen arauak www.bilbao.net Udalaren web orrian ikusi zeinkiez

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu