Idi Bihotzek zuzenean grabauko dau seigarren diskoa

Bizkaie! 2006-09-12 02:00   Musikea

Idi Bihotz bilbotarrak euren seigarren diskoa grabetan dagoz egunotan. Hainbat proba egin ostean, irailaren 13an, eguaztena, Antsoain udalerri nafarrean kontzertua emongo dabe eta bertan jasoko dabez kantak.

Idi Bihotz bilbotarrak euren seigarren diskoa grabetan dagoz egunotan. Hainbat proba egin ostean, irailaren 13an, eguaztena, Antsoain udalerri nafarrean kontzertua emongo dabe eta bertan jasoko dabez kantak, Oihuka disketxeko iturriek jakitera emon daben legez.

Idi Bihotz taldea orain dala 10 urte sortu zan eta, hori ospatzeko, seigarren diskoa zuzenean grabetea erabagi dabe. Aurreko diskoetako kanturik ezagunenak jasoko dabez 2007an atarako dan DVDan eta diskoan sartzeko.

Zuzeneko grabazino horretara (23:30ean hasiko da) makina bat musikari joango dira Idi Bihotz taldeari laguntzinoa eskaintzeko. Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Aitor Uriarte (Latzen, Sen, Une), Brigi (Koma), Roberto eta Mikel (Tierra Santa), J. Molly (Hamlet), Carlos Escobedo (Sover, Savia), Oscar (Lujuria), Pedro eta Jimmy (Fly´n Freak) izango dira, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu