EAEn 1.093 ezkontza zibil egin dira urtarriletik apirilera, igazko aldi berean baino % 9,6 gehiago

Bizkaie! 2006-09-15 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoan, ezkontzen kopurua 2006ko lehen hiruhilekoan 1.093 izan zan. Hau da, 2005eko laugarren hiruhilekoan egin ziran 1.996 ezkontzen erdia baino gehiago, eta 2005eko lehen hiruhilekoan eginikoak baino %9,6 gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ezkontzen kopurua 2006ko lehen hiruhilekoan 1.093 izan zan. Hau da, 2005eko laugarren hiruhilekoan egin ziran 1.996 ezkontzen erdia baino gehiago, eta 2005eko lehen hiruhilekoan eginikoak baino %9,6 gehiago.

Eustaten 'Ezkontzen Estatistika' inkestako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gitxi izan ohi dira, batez be urtarrilean eta zezeilean.

Aurreko urteetan legez, hiruhileko honetan ezkontza zibilen portzentajea handiagoa izan da (% 78,6), ezkontza erlijiosoen kopurua gaindituz eta aurreko urteko denporaldi bereko ezkontza zibilen portzentajea bost puntutan gaindituz.

Bizkaia eta Gipuzkoan % 7,5 eta 4,5 puntu igon dira 2005eko hiruhileko bardinaren aldean: % 81,2 eta % 75,7 izan dira beraz, hurranez hurran. Araban, barriz, jatsiera txikia izan da. Halan da be, ezkontza zibilen portzentajerik handiena dauen lurraldea da (% 81,8).

2006ko lehen hiruhileko 1.093 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziran 1.058 gizon eta 1.070 emakume ezkondu ziran. 932 senar-emazte (% 88,1) lehenengo aldiz ezkondu ziran eta, bestalde, 12 alargun eta 114 dibortziatu barriro ezkondu ziran.

Lehen aldiz ezkondu ziran emakumeen portzentajea gizonezkoenaren antzekoa izan zan: aurretik ezkondu barik egozan emakume ezkontideak 940 izan ziran, alargunak 10 eta dibortziatuak 120.

Ezkontzetan, ezkontideen edadearen arabera aztertzen baditugu, 30 urtetik gorakoa zan senargaien % 79,3; emaztegaien artean, barriz, % 65,7 zan 30 urte baino zaharrago. Proportzino honeek 2005. urtekoak baino altuagoak dira (% 71 eta % 54, hurranez hurran). Kontuak kontu, ezkontzen diranen edadea goranzko joeran doa beste hiruhileko batez, gazteenak gitxiago ezkontzen diran artean. Informazino gehiago, taula, grafiko eta guzti, Euskal Estatistika Erakundearen Interneteko www.eustat.es helbidean topau zeinkie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu