Berri Txarrak-ek Londonen amaituko dau Rise Againstegaz batera eginiko europear bira

Bizkaie! 2006-09-13 02:00   Musikea

Berri Txarrak-ek Londonen amaituko dau gaur Europan zehar Rise Against eta A Wilhelm Scream talde amerikarrakaz egindako bira erraldoia. Zazpi herrialde igaro ostean, kontzertu guztietan sarrerak agortu egin dira (Amsterdam, Berlin, Paris, Birmingham...).

Berri Txarrak-ek Londonen amaituko dau gaur Europan zehar Rise Against eta A Wilhelm Scream talde amerikarrakaz egindako bira erraldoia. Zazpi herrialde igaro ostean, kontzertu guztietan sarrerak agortu egin dira (Amsterdam, Berlin, Paris, Birmingham...). Azken hitzordua Londoneko Mean Fiddler areto historikoan izango da gaur, eguaztena, hilak 13, sarrera guztiak agortuta dagozalarik.

Edozelan be, birako azken kontzertuaren ondoren, honako hitzorduak daukaz berbatuta talde nafarrak:

- Irailaren 15ean, Tolosan (Gipuzkoan), gaueko 22:30etan.
- Urriaren 6an, Villafranca del Penedesen, gaueko 22:00etan, Betagarri, Obrint Pas eta Revolta 21 taldeakaz batera.
- Urriaren 7an, Mataroko Clap aretoan, gaueko 22:00etan, Tupolev taldeagaz batera.

Informazino gehiago:

www.berritxarrak.net
www.myspace.com/berritxarrak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu