Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak 43 stand izango ditu
2006-09-01 02:00 KultureaDonostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak gaur, irailak 1, zabalduko ditu ateak eta hilaren 17ra bitartean, danetara, zortzi probintziatako 43 stand eta liburugileren parte hartzeagaz, % 20ra arteko beherapenak eskainiko ditue.
Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak gaur, irailak 1, zabalduko ditu ateak eta hilaren 17ra bitartean, danetara, zortzi probintziatako 43 stand eta liburugileren parte hartzeagaz, % 20ra arteko beherapenak eskainiko ditue. Liburuak ez eze, argazki, dokumentu, postal eta eskuizkribuak izango dira ikusgai eta erosgai.
Parte-hartzaileak Errioxa, Euskal Herria, Nafarroa, Peru, Malaga, Valentzia eta Leondik datozela argitu da. Eleberriak eskainiko ditue gehienbat baina gai eta era guztietako liburuak izango dira, zinema, sukaldaritzea, argazkigintzea, historia edota kirola, besteak beste.
Igazko edizinoan, danetara, 125.000 bisitari izan zituan azokeak eta kopuru horri eustea da helburua. Edozelan be, azokearen arduradunek azaldu dabe liburugintzeak, sektore legez, ez dauela momentu ona bizi, zabaltzen diran liburu-dendak baino gehiago zarratzen diralako, baina mueta honetako azokek jarrera baikorra azaltzeko balio dabelakoan dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!