Sopelanako Lasterketa Nudistea hilaren 9an egingo da Barinatxeko hondartzan

Bizkaie! 2006-09-04 02:00

Sopelanako Lasterketa Nudistea asteon, irailaren 9an egingo da goizeko 12:00etan Barinatxe ‘Salvaje’ hondartzan, Sopelana eta Getxo herrien artean.

Sopelanako Lasterketa Nudistea asteon, irailaren 9an egingo da goizeko 12:00etan Barinatxe ‘Salvaje’ hondartzan, Sopelana eta Getxo herrien artean.

Antolatzaileak Euskal Naturista Elkartea (ENE) dira eta prentsa-ohar batean adierazo dabenez, Patxi Ros trofeoa izena jarri deutsie lasterketeari.

Ibilbideari jagokonez, danetara, 5 kilometro izango dira harea gogorretan eta itsasbeherako orduetan. Umeak nagusiakaz batera hasiko dira korrika, baina ibilbide laburragoa beteko dabe.

Lasterketea honako sei kategoriotan banatuko da: gizonezkoak, emakumeak, beteranoak (40 urtetik gorakoak) eta umeak (14 urtetik beherakoak), eta alkarteko naturistentzat, bai gizonezkoak zein emakumeak (Elkarteko kide izatea egiaztetako, karnet eguneratua erakutsi beharko da).

Saritzat, garaikurra banatuko da kategoria bakotxeko lehen hiru sailkatuentzat. Ganera, erregaluak izango dira lasterketea amaitzen daben parte-hartzaile guztientzat. Aurten ez dago emakume beteranoen kategoriarik, ze aurreko urteetan ez eben emakumeen eta emakume beteranoen kategoriak banatzeko nahikoa emakumek parte hartu. Informazino gehiago eta izena emoteko aukerea, Euskal Naturista Elkartearen webgunean, http://www.ene-naturismo.org/carrera helbidean topau zeinkie.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu