Nömada Tx, munduko soinuen filma
2006-09-01 02:00 BarriakNömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu.
Nömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu. Filma Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian estreinauko dabe eta zinema-areto komertzialetan urriaren 11tik aurrera ikusi ahal izango da.
Nömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu. Filma Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian estreinauko dabe eta zinema-areto komertzialetan urriaren 11tik aurrera ikusi ahal izango da.
Bilboko Bilborock aretoan Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartariak azaldu ditu filmak ardatz bi dituala: ‘nomada mundua eta txalapartea’. Musikariaren esanetan, ‘txalapartea jarrera bat da; persona biren arteko alkar-ulertu horretatik dator Nomada Tx lana’. Lehengai eta soinu barrien bila egindako bidaietan grabau dabez irudiak, Raúl de la Fuenteren gidaritzapean. Indiako adivasiak (kastabakotuak), Laponiako lur izoztuetako samiakaz, Mongoliako estepako biztanleakaz eta Saharako herritarrakaz alkarlanean, musikea eta bizipenak buztartzen dira, soinuen, ahotsen eta musikearen bidez. Zuzendariaren esanetan, ‘soinuak topetan joan gara, ahotsak topau doguz eta ahotsen atzean personak egon dira’.
Filma, jatorriz, euskeraz dago, baina hainbat hizkuntza entzun daitekez. Arena Comunicación produzino-etxearen eskutik dator eta Barton Films arduratuko da banaketea egiteaz. Ganera, ETBk be hartu dau parte, TVEgaz batera. ICCA, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzea be badagoz lanaren atzetik.
Estreinaldia
Donostiako Zinemaldian izango da estreinaldi ofiziala eta hori, zuzendariaren esanetan, ‘ohore bat da guretzat’. Halanda be, lana Europara eta mundu osora zabaldu gura dabe. Horren erakusle da Amsterdameko International Documentary Festival jaialdian erakutsiko dala.
Urriaren 11tik aurrera, ganera, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Arrasate, Madril eta Bartzelonako zinema-areto komertzialetan egongo da ikusgai.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!