Caballer valentziarrei emon deutso saria publikoak
2006-09-06 02:00Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Su Artifizialen Publikoaren Saria Caballer piroteknia valentziarrarentzat izan da. Epaimahaiaren irabazleak, barriz, Nakaja Art poloniarrak izan dira.
Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Su Artifizialen Publikoaren Saria Caballer piroteknia valentziarrarentzat izan da. Ikuskizuna abuztuaren 23an izan zan, eguaztena, Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazinoarteko XVI. Lehiaketa Nagusiaren barruan.
Publikoak sms, internet eta El Correo egunkariko txartelen bidez emon dau botoa. Boto guztien artean lau bidaia zozketatu dira Roma, París, Oporto eta Bartzelonara.
Beste alde batetik, epaimahaiaren irabazleak Nakaja Art poloniarrak izan dira aurten. Bi piroteknia horreez gain, aurten beste piroteknia valentziar bi, zaragozar bat, maltatar bat, portugaldar bat, italiar bat eta bizkaitar bat egon dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!