Santurtzik Seat 600 autoen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Santurtzi udalerri bizkaitarrak Seat 600 autoen etenbako errelebuen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau domeka honetan, irailak 3, Kantabria eta Bizkaia batzen dauena, hain zuzen be.

Santurtzi udalerri bizkaitarrak Seat 600 autoen etenbako errelebuen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau domeka honetan, irailak 3, Kantabria eta Bizkaia batzen dauena, hain zuzen be.

Arduradunen esanetan, Seat 600 autoa saltzen hasi zanetik 50. urteurrena ospatu asmoz auto historiko honen aldeko zaletu talde batek 600etan errelebu estiloan egingo den Espainiako Itzulia egitea erabagi dabe.

Gauzak holan dirala, lasterketa hau abuztuaren hasieran Tenerifetik Melillara joan zan. Ordutik Iberiar Penintsula osoa zeharkatu dau, probintzia bakotxean zaletuek euren autoakaz auto-iladak sortuz.Irailaren 3an, domekan Seat 600ak Bizkaian goizeko 10:30etan sartuko dira, Suances herri kantabriarrean hasitako etapan. Goizeko 11:30etan Santurtzira heltzea espero da eta eguerdian hurrengo etapako kidei 'lekukoa' emongo jake. Geroxeago, partaideek sardina janagaz beteko dabe tripea eta jai giroaz disfrutauko dabe Santurtzin.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu