Irargik Gerra Zibileko errepublikar gudarien ehundaka alkarrizketa digitalizau ditu

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Irargi-Euskadiko Ondare Kulturalaren Zentroak ahozko artxiboaren Fondoa digitalizau dau eta berton Gerra Zibileko errepublikar gudari eta soldaduen ehundik gorako alkarrizketa agiri dira, gehienak inoiz argitaratubakoak.

Irargi-Euskadiko Ondare Kulturalaren Zentroak ahozko artxiboaren Fondoa digitalizau dau eta berton Gerra Zibileko errepublikar gudari eta soldaduen ehundik gorako alkarrizketa agiri dira, gehienak inoiz argitaratubakoak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturrien arabera, ahozko testigantzen bilketa-lan hau, 80ko hamarkadearen hasieran abaiarazo eben Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz; 125 audio-kasetez osotua dago, 84 personei egindako alkarrizketakaz Gerra Zibilari buruz baina beste lekukotasun batzuk be badira klandestinidade eta erresistentzia urteen inguruan.

Alkarrizketatuen artean, gudariez gan, badira ideologia guztietako soldadu errepublikarrak. Testigantza gehienak, gainera, ezezagunak dira. Digitalizazinoaz arduratu dan Carlos Blasco Olaetxea donostiarrak hainbat alkarrizketa-liburu be daukaz argitaratuta, besteak beste ‘Conversaciones’, ‘Leizaola’ eta ‘Diálogos de guerra’; garai horretako eskutitz, txosten, liburuxka, liburu eta 429 argazki batu ebazan. Dana Irargiren Bergarako egoitzan dago, kasetetan jasota dagozan jatorrizko grabazinoakaz, baina oraintsura arte transkripzinoak baino ez egozan kontsultagarri.

Joan dan urtean, 125 kasetez osotua egoan fondoa digitalizeteari ekin eutsen, izan be, grabazino gehienak 90 minutuko TDK kasetetan eginak egozan, sonoridade aldakorragaz, baina entzungarriak edozelan be. Gainera, 60 minutuko kasete bat digitalizau eben, Jesus Maria de Leizaola lehendakariak Gernikan, 1974an egindako diskurtsoa jasoz.

Digitalizazino hau audio artxiboa daukan 160 Gb-ko disko gogorrean egin da. Bertan dagoz grabazino masterrak, '.aiff' euskarrian, eta alkarrizketa guztien birmoldaketea ‘.MP3’ audio konprimituan, Internet eta datu-baseakaz bateragarriak.

Danetara, 217 soinu erregistro dira, bat jatorrizko kasete bakotxeko eta, jakina, kontsultetako moduan dagoz; baita FileMaker Pro 6.0-n egindako datu-base dokumentaletik be. Lanak, era berean, 217 CD Audio-ra egindako digitalizazinoak batzen ditu, alkarrizketak CD-musika erreproduktore arrunt batean entzun ahal izateko.

Hamar CD be sartu dira, erregistro konprimitu guztien kopiagaz, ‘.MP3’ euskarri estandarrean. Bestalde, alkarrizketen konbertsinoa egin da Beta video sistematik Quick-Time-ra, web tamainan (240 pixel zabalera), datu-baseetan taiutzeko moduan.

Material fotografikoetan Irargik egindako lanak honako ezaugarriak ditu: birmoldaketa bat baldintza egokietan, argazkientzako material normalizatu eta espezifikoak erabiliz (ph neutroko kartoizko kaxak, kloro eta plastifikanterik bako poliester fundak), irudien eta honeen euskarrien babes egokia bermatzeko. Lan honen helburu nagusia lEASN-SNAE Euskadiko Agiritegi-Sistema Nazionalaren web-ean laster batean sartzea da. Informazino gehiago, www.euskadi.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu