Benetako antzarrak ala guzurrezkoak?
2006-09-05 02:00Egun handia da gaur Lekeition: Antzar Eguna. Aurten be, benetako antzarrak erabiliko dira, hegaztien gripea dala-eta igaz ia-ia ekitaldia bertan behera geratu ostean. Azken orduko arazoak ebitetako, Gaiker IK4 zentroak Antzartek antzarra sortu dau, gomazkoa. Benetako antzarraren itxurea dauka, baina hazur-haragizkoa izan beharrean, gomazkoa da.
Egun handia da gaur Lekeition: Antzar Eguna. Jai giroa goizean goizetik hasi arren, benetako ikuskizuna arratsaldeko lauretan hasiko da, 75 bat ontzi uretaratuko baitira 30 antzarren samea atrapetako helburuagaz. Aurten be, benetako antzarrak erabiliko dira, hegaztien gripea dala-eta igaz ia-ia ekitaldia bertan behera geratu ostean. Azken orduko arazoak ebitetako, Gaiker IK4 zentroak Antzartek antzarra sortu dau, gomazkoa. Benetako antzarraren itxurea dauka, baita ezaugarriak be, baina hazur-haragizkoa izan beharrean, gomazkoa da. Lekeitioko Udala eta Jai Batzordea bat datoz proiektu barriagaz, jaia edozein gatxen ganetik egin gura dabelako. Badakie aurrerantzean arazoak egon daitekezala eta aurtengoa, akaso, benetako antzarrakaz egiten dan azken urtea izango dala, baina beste bide batzutatik bada be, jaiari eutsi gura deutse.
Ontzien ordena erabagiteko zozketea hamabietan egin ostean, bazkalostean hasi eta iluntzera arte ikuskizun parebakoa eskainiko dabe antzar-atrapatzaileek. Sokatik tiraka dagozan arrantzaleek ez dabe lan makala izango, gora eta behera. Horregaitik, akaso, portutik edota ontzietatik begira dagozanek disfrutauko dabe gehien. Eguraldia lagun, jaiaz gozetea da helburua, antzarrak hazur-haragizkoak zein gomazkoak izan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!