Gorliz satelite bidez

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Gorlizko Turismo bulegoak udalerriko 50 interes gune (PDI edo POI) argitaratu ditu GPS nabigatzaileen erabilpenerako.

Gorlizko Turismo bulegoak udalerriko 50 interes gune (PDI edo POI) argitaratu ditu GPS nabigatzaileen erabilpenerako.

Jarduera honegaz, Gorlizko bisitariei zerbitzuen eta baliabide turistikoen bilaketa erraztea espero da. Ostatuen, osasun zentruen, udal zerbitzuen, garraioaren, aparkalekuen, kirol baliabide eta bisita turistikoen informazinoa eskaintzen da.

PDI-ak formatu desbardinetan eskainiko dira TomTom, Destinator, Navman, Garmin eta bestelako nabigatzaileen kargea onartzeko.

Nabigatzailerik ez daben bisitariek PDI-ak euren ordenadorean ikusi ahal izango dabez, doban, ‘Google Earth’ programearen bitartez, bide batez, airez eta satelitez ataratako argazkiak ikusteko.

GPS (Global Positioning System) Kokapen globalaren sistemea, lurreko kokapen sistemea da. Kokagunea GPS hargailuak kalkuletan dau, Lurraren inguruan airean dagozan sateliteek bialtzen daben informazinoari esker.

GPS nabigatzailea, gida sistema bat da GPS hargailu eta kartografia baten bitartez leku zehatz batera momentuan bertan eroan gaitzakeena, ikusi eta entzun daitekezan seinaleei esker.

Interes Puntuak (PDI)) edo Points of interest (POI ingeleses), interes guneak topetako, GPS nabigatzaileak erabilitako koordenatu geografikoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu