‘Asterix Joko Olinpikoetan’, zinema frantziarreko filmik karuena datorren astean ikusgai

Bizkaie! 2008-01-29 14:57   Barriak

Asterix eta Obelix bere lagun leiala zinema-aretoetara itzuliko dira euren abenturen hirugarren zatiagaz. Frantziako zinemaren historiako produkzinorik karuena da pelikulea eta datorren astean estreinauko da Europako 5.000 zine-aretoetan. Europako ia herrialde gehienetan batera estreinauko da pelikulea.

Gérard Depardieu eta Clovis Cornillac dira protagonistak eta eurekaz batera hainbat kirolarik hartuko dabe parte, besteak beste, Zinedine Zidane, David Beckham, Tony Parker, Amélie Mauresmo eta Michael Schumacherek. Izar horreek guztiek asko igon dabe produkzinoaren aurrekontua eta frantziar zinemako superprodukzinorik karuena bihurtu da, izan be, 78 miloe euro behar izan ditue pelikulea egiteko.

Depardieu hirugarrenez izango da Obelix eta Cornillacek, barriz, Asterixena egingo dau, Christian Clavier ordezkatuz. Eurekaz batera, Claudia Cardinale aktore italiarra, Alain Delon, Jean-Claude Van Damme eta José Garcia frantziarrak eta Santiago Segura, Fernando Tejero, Elsa Pataky eta Mónica Cruz espainiarrak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu