Gaiak eta EHUk Elkano 2008 Bekak jarri ditue abian

Bizkaie! 2008-01-29 12:53   Euskaldunak munduan

Elkano Beken bigarren edizinoan aukeratuak izango diran 11 bekadunak, Txina, India, Mexiko, Brasil, Belgika eta Alemania lako herrialdeetara joango dira, eta urtebete arteko trebakuntzea egiten egongo dira praktiketan.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Elektronika, Informatika eta Telekomunikazinoen Euskal Enpresen Elkarteak (Gaia) Elkano 2008 Bekak abiatu ditue, batez be, teknikoak diran espezialidadeetako eta alkartean sartutako enpresen atzerriko ezarpenetan lan egiteko prest dagozan unibersidade-tituludunei zuzenduta.

Elkano Beken bigarren edizinoan aukeratuak izango diran 11 bekadunak, Txina, India, Mexiko, Brasil, Belgika eta Alemania lako herrialdeetara joango dira, eta urtebete arteko trebakuntzea egiten egongo dira praktiketan.

EHUren eta Gaiaren artean alkarlanean egindako lehenengo ekimena izan zan Elkano Programea. Egitasmoaren helburuak dira titulatu barrien mobikortasuna sustatzea, euren enpresa-lehiak hobetzea eta sektoreko enpresen beharrizanei erantzuna emotea. Izan be, sektoreko enpresak zabaltzen ari dira gaur egun eta nazinoarteko ikuspegia eta esperientzia daben profesional barriak behar ditu.

Programea martxan jarritako lehenengo urtean 16 ikaslek parte hartu eben eta mueta desbardinetako jarduerak egin zituen enpresetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu