‘Dantza Plazetan’ ekimenaren barruan, 7 dantza taldek Bilboko 5 auzotan egingo dabe jantzan urtean zehar

Bizkaie! 2008-01-25 14:12   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ programea abiarazo dau euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ programea abiarazo dau euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko. Ekimena aurrera eroateko, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko zazpi dantza taldeen laguntzinoa izan dau baita Dantzarien Bizkaiko Federazinoarena eta ‘Bizkai Folklor Elkartea’-ren laguntzinoa be.

Egitarau honek 40 emonaldi bahino gehiago eskaintzen ditu, urte osoan zehar banaturik (azkena abenduaren 27an) eta Deustu, Zazpikaleak, Basurtu, Indautxu eta Santutxuko barrutietako plazetan. Alarde gehienak astegoienetan izango dira, nahiz eta egitarauak asteko egunetan zehar be jaso erromerietarako zenbait egun.

‘Dantza Plazetan’ egitarauari bihar zapatua, urtarrilak 26, emongo jako hasierea bi emonaldigaz: Santigo Plazan, Zazpikaletan arratsaldeko 20:00etan, -Uriko katedral nagusiaren aurrean-, eta bestea Deustuko San Pedro Plazan 20:30etan. Programearen alderik originalena zera da, alarde klasikoen emonaldia eta partaidetza uneak batzen dituala, dantzariek ikus-entzuleak parte hartze aktiboa hartzeko gonbidapena egiten deutsee.

Emonaldiak eskainiko dituen taldeak ondokoak dira: Salbatzaile Dantza Taldea, urtean zehar 10 zapatutan dantzatuko dauena Santiagoko Plazan; Beti Jai Alai, lau erromeria dituana programauta Basurtuko Aita Donostia Plazan; Deustuko Folklore Taldeak lau ekitaldi egingo ditu San Pedro Plazan; Bihotz Alai Taldeak Deustuko beste gune batzutan banatuko ditu bere bost emonaldiak, San Pedro Plazan, Elorrietan, Arangoitin, Ibarrekolandan edo Erriberan; Ondalan erraldoi eta buruhandien taldea, bederatzi aldiz kaleratuko da, aurreko kasuan bezela Deustuko plaza desbardinetatik zehar; Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Arriagako Plazan lau aldiz; eta azkenik Gaztedi Dantzari Taldeak bost erromeria antolatuko ditu Santutxuko Karmelo Plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu