Doverrek seigarren diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2006-10-10 02:00   Musikea

‘Follow the city’ izenburupean argitaratu dau taldeak seigarren diskoa. Madrildarrek ‘itxaropen eta ilusinoz betetako aroa’ hasi dabela dinoe. Horretarako, euren rock estiloa barritu eta erritmo elektroniko eta jantzagarriagoak eskaini dabez.

Aurreko diskoetan legez, Llanos ahiztak arduratu dira laneko hamar kanten konposizinoaz. Halanda be, Samuel titos bajuak (lehen, zeregin horretan Alvaro Diez egoan) eta Jesus Antuñez bateriak euren ekarpentxua be egin dabe.

‘Let me out’ da diskoko lehenengo singlea eta honezkero EMI konpainia hasi da diskoa Europan eta Latinoamerikan kaleratzeko zein single atara pentsetan.

Doverrek 1995ean atara eban lehenengo diskoa: ‘Sister’. Ostean, ‘Devil come to me’ ezaguna heldu zan 1997an eta 1999an ‘Late at night’. ‘I was dead for 7 weeks in the city of Angels’ lana 2001ean argitaratu eben eta 2003an ‘The flam’ diskoa etorri zan. Taldearen esanetan, argitaratu barri daben ‘Follow the city lights’ diskoa orain arte ataratako lanik onena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu