‘Rose Escargot’, Kerobiaren barriena
2006-10-16 02:00 Musikea2004ko ‘Kerobia’ diskoaren ondoren, Iruñeako taldearen bigarren diskoa plazan dago, lan kontzeptuala da eta taldeak fikzinozko pertsonaia baten bizitzearen nondik norakoak azaldu gura izan ditu.
2004ko ‘Kerobia’ diskoaren ondoren, Iruñeako taldearen bigarren diskoa plazan dago, lan kontzeptuala da eta taldeak fikzinozko pertsonaia baten bizitzearen nondik norakoak azaldu gura izan ditu: igesaldi bat, haren gogoetak, erruak eta bizi-pozak, guztia lehen, bigarren eta hirugarren personan kontatuak. Biografia unibersala Kerobiako taldekideen esanetan.
Kontaera horren euskarri legez, Kerobiaren musikeak instrumentazino eta moldaketa beroak eskaintzen ditu, doinu digitalei iges egin guran eta analogikoei eutsiz. Esangura horretan, piano eta hammond doinuak, gitarra dinamikoak eta oinarri erritmiko sendoa dira diskoaren ezaugarri nagusienak. Laukoteak aparteko garrantzia emon deutse ahotsari eta koruei.
Bizkaian, Berrizeko Lorentzo Records estudioan grabau eben diskoa 2006ko abuztuan. Musika edo doinu danak Kerobia taldeak sortutakoak dira eta berbak, barriz, Xabi Fernandezenak.
Kerobi taldearen hurrengo kontzertuak:
- Urriaren 20an, Tolosako Bonberenea Gaztetxean.
- Urriaren 27an, Usurbileko Kultur Etxean.
- Urriaren 28an, Irurtzunen, Picurock Jaialdian Etsaiak + Su Ta Gar eta Banda Bassotigaz batera.
- Zemendiaren 9an, Gasteizeko Gaztetxean.
- Zemendiaren 18an, Elizondon, Lur aretoan.
- Zemendiaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian Sök taldeagaz batera.
- Zemendiaren 25ean, Iruñeako Artsaia aretoan.Abenduaren 6an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Stupenda Jones taldeagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!