Enpresa barrikuntzarako ‘Toribio Echevarria’ sarien XVII. edizinoa azken txanpan
2006-10-11 02:00Enpresa berrikuntzarako ‘Toribio Echevarria’ sarien XVII. edizinoa azken txanpan dago izen-emoteari jagokonez, eta proiektuak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 18a izango da.
Enpresa berrikuntzarako ‘Toribio Echevarria’ sarien XVII. edizinoa azken txanpan dago izen-emoteari jagokonez, eta proiektuak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 18a izango da. Sari honeek Euskal Herri mailan enpresa barrikuntza alorreko garrantzitsuenak dira, eta aurten 10.000 euro baino gehiago banatuko dabez saritan (dirua, garapen teknologikoa eta aholkularitzea).
Antolatzaileek azaldu dabenez, sarien azken helburuak ondokoak dira: ekimena, erabarrikuntzea, ekiteko gaitasuna, sormena eta enpresa garapena, eta batez be erabarrikuntza teknologikoa kontuan hartu eta sustatzea. Sari honeen filosofiari jarraituz, Eibarko Udalak, Bic Gipuzkoa Berrilanek eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza ea Turismo sailak alkarlanean sormen eta erabarrikuntza teknologikoa bultzatu nahi ditu.
‘Sormen eta erabarrikuntza teknologikoaren garapenak erabarrikuntza teknologikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko industri sarearen modernizazinoa, eta enpresa errealidade bilakatu daitekezan ideien finkatzea ekarriko dau’, adierazo dabe.
Sariak sortu ziranetik, 'Enpresa Asmoak' atalaren barruan saritutako proiektuek, 17 enpresa barri sortu dabez. Gainera, 9,5 milioi euroko inbersinoa izan dabe eta 221 lanpostu barri sortu dabez. Bigarren atalean, hau da, 'Sormena eta erabarrikuntzea enpresan' atalean, barriz, 16 izan dira jaiotako enpresak, 10 miloeko inbersinoagaz, eta 188 lanpostu sortuz.
Toribio Echevarria sarietan bi atal dagoz. Alde batetik, ‘Sormena eta Erabarrikuntza teknologikoa enpresan’, dagoeneko martxan dagozan enpresei zuzendurikoa, eta, bestalde, ‘Enpresa asmoak’ deituriko saria, bakarka zein taldeka aurkeztu nahi diran personei edota orain dala gitxi jaiotako enpresei zuzendutakoa.
Kontuak kontu, finkatuta dagozan edo erabarrikuntza teknologikoan oinarritutako produktu edo prozesu barri bat garatzeko asmoa daben enpresei zuzendutako saria da ‘Sormena eta Eraberrikuntza teknologikoa enpresan’ izenekoa. Proiektu honen barruan, enpresa barri baten eraketea ez eze, existiduten dan enpresa baten dibersifikazino edo erabarrikuntza garrantzitsu bat be aurkeztu daiteke.
Irabazleak, 9.000 euro dirutan, 30.000 euroko balioa dauen garapen teknologikoa, eta 9.000 euroko aholkularitzea eroango ditu; bigarren saridunak, barriz, 6.000 euro dirutan eta beste 6.000 euroko aholkularitzea.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi, eta taldeka edo banaka ideia bideragarri edo erabarritzaileetan oinarritutako enpresa ekimenak aurkeztu, eta horreek aurrera eroateko borondatea azaltzen daben sustatzaileei, eta enpresa barriei zuzendurik dago ‘Enpresa asmoak’ saria. Irabazleak 6.000 euro dirutan, 18.000 euroko balioa dauen garapen teknologikoa, eta 9.000 euroko aholkularitzea jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak, 3.000 euro dirutan eta 6.000 euroko balioa dauen aholkularitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!