Googlek YouTube bideo webgunea erosi dau 1.300 miloe euroan
2006-10-10 02:00YouTube 2005eko zezeilean sortu zan eta 67 behargin daukaz. Egunean 100.000 miloe deskarga egiten dira eta Ameriketako Estadu Batuen webguneen zerrendan zazpigarren dago.
Google Interneteko bilatzaileak YouTube bideoak sarean argitaratzeko plataformea erosi dau 1.300 euroan. Google Inc. Enpreseak akzinoen bidez pagauko dau berbatutakoa.
YouTube 2005eko zezeilean sortu zan eta 67 behargin daukaz. Egunean 100.000 miloe deskarga egiten dira eta Ameriketako Estadu Batuen webguneen zerrendan zazpigarren dago. Googlek ‘sare sozialak sortzeko eta bideoak gordeteko zerbitzua eskaintzeko’ helburuagaz erosi dau plataformea.
Hitwise konpainiaren arabera, sareko bideo guztien % 46 YouTuben deskargetan dabez erabiltzaileek. Hori dala eta, beste hainbat enpresak webgunea erosteko asmoa eukela uste dabe adituek. Horren erakusle da Googlek horrenbeste diru pagau izana, izan be, adituen esanetan, ‘Youtube oraindino ez da bideragarria arlo ekonomikoan’.
Bideoen plataformea erosita, Ameriketako Estadu Batuetan bisita gehien dituan bigarren webgunea izango da Google, Yahoo webgunearen atzetik. Ostean, hirugarren, MSN dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!