Inter Rail programearen arrakastea

Bizkaie! 2006-10-11 02:00

Euskadin 1.400 Inter Rail txartel saldu dira 2006. urteko lehen bederatzi hilebeteetan. Txartel horregaz Europako 30 herrialdetan eta Marokon egin daitekez biajeak trenez, nahi beste. Igazko denporaldi beraren aldean, aurten saldutako txartelen kopuruak % 0,1 egin dau gora.

Euskadin 1.400 Inter Rail txartel saldu dira 2006. urteko lehen bederatzi hilebeteetan. Txartel horregaz Europako 30 herrialdetan eta Marokon egin daitekez biajeak trenez, nahi beste. Igazko denporaldi beraren aldean, aurten saldutako txartelen kopuruak % 0,1 egin dau gora. Euskadi nazinoarteko txartel horren estadu mailako salmentetan Madril eta Kataluniaren atzetik dago.

Renfeko iturriek gaur jakinarazo dabenez, Lurralde Historikoen arabera, Araban 263 txartel saldu dira, Gipuzkoan 385, eta Bizkaian 752. Danetara, 1.400 Inter Rail txartel saldu dira Euskal Autonomia Erkidego osoan.

2006an, orain arte, Euskadiko bidaiariek sare guztian saldutako 15.835 txartelen % 8,8 erosi dabez.

Urteko hilebeteei jagokenez, garagarrilean saldu da txartel gehien, 621; bagilean 418 saldu dira eta abuztuan 225.

Txartelen % 85, 26 urtetik beherako gazteek erosi dabez. Zona baterako txarteletan honeek izan dira nagusi: E zonan % 45 (Frantzia, Belgika, Holanda eta Luxenburgo), G zonan % 29 (Italia, Grezia, Turkia eta Eslovenia), eta C zonan % 11 (Alemania, Austria, Danimarka eta Suitza). Bi zonatan ibilteko, E eta G zonak aukeratu dabez gehienek eta, gero, C eta E zonak. Inter Raileko prezioak 2005eko berberak izan dira.

Inter Rail sortu zanetik, zazpi miloe personak baino gehiagok bidaiatu dabe Europan eta Marokon zehar, danetara 200.000 kilometroko trenbideetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu