Elorrion ‘24 Ordu Digitalean’, film laburren lehiaketea

Bizkaie! 2006-10-10 02:00   Barriak

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea edonori zuzendua dago, bereizketarik egin barik amateur eta profesionalen artean. Lehiaketearen ezaugarri nagusia ondokoa da: laburmetraiak 24 ordutan landu beharko dira.

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea edonori zuzendua dago, bereizketarik egin barik amateur eta profesionalen artean. Lehiaketearen ezaugarri nagusia ondokoa da: laburmetraiak 24 ordutan landu beharko dira.

Zemendiaren 3an, arratsaldeko 18:00etan antolatzaileek lehiaketaren oinarriak azalduko dabez Elorrioko Arriola Kultur Aretoan eta 24 ordu geroago filmak leku berean aurkeztu beharko dira.

Filmak grabetako honako euskarriak erabil daitekez: miniDV, Dvcam, HD,...; edizinorako, barriz, honako programak: Adobe Premiere, Avid, Pinnacle, Final Cut...

Antolatzaileek lan-taldeak aldez aurretik sortzea proposatzen dabe (gidoilaria, kamera, editorea, aktorea...) baita modulu tekniko eta artistikoen arteko lankidetzea be.

Kontuak kontu, lanak MiniDV formatuan aurkeztu beharko dira, zemendiaren 4an arratsaldeko 18:00ak baino lehen, Arriola Kultur Aretoan.

Laburmetraien emonaldiak zemendiaren 4an, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Emonaldia amaitu eta botoen zenbaketea egin ostean, sari- banaketea egingo da.

Sariak:

1. saria: 1.500 €
2. saria: 900 €
3. saria: 600 €

Informazino gehiago Arriola Kultur Aretoan, 94 6583192 telefono zenbakian edo arriola@arriolaka.com posta helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu