Miren Amuriza, Bertso-Eskolen Topaketen harian
2006-10-11 02:00 BertsolaritzeaNire lehenengo beharra Iñaki Aurrekoetxeari eta Bizkaie!-ko arduradunoi eskerrak emotea da. Ez neuke orain arte Iñakirena izan dan bertso-txoko honek irakurlerik galtzea gura. Horregaitik, honetan barria izanda, nire artikuluotako bakotxa, gaurko lehenengotik ez dakit nozko azkenekora arte, gogo eta ilusinoz bete gura neuke gitxienez.
Nire lehenengo beharra Iñaki Aurrekoetxeari eta Bizkaie!-ko arduradunoi eskerrak emotea da. Ez neuke orain arte Iñakirena izan dan bertso-txoko honek irakurlerik galtzea gura. Horregaitik, honetan barria izanda, nire artikuluotako bakotxa, gaurko lehenengotik ez dakit nozko azkenekora arte, gogo eta ilusinoz bete gura neuke gitxienez.
Joan zan agorrilaren 23 eta 24an, azkeneko sei urteotan egin diran Bertso-Eskolen Topaketak zazpigarrenagaz osotu ziran. Aurtengoa Agurainen egin zan eta urtero legez, gazte ugari joan zan bertara. Bertso-eskola diferenteetako kideak alkarregaz berba eginda, alkarrengandik ikasiz, astegoiena, zapatua eta domekea, bertan igaro ebezan. Bertsolarien artean ohikoa izaten dan giro ederra nagusitu zan eta honek ekintza bat baino gehiago egiteko aukerea emon eban. Horren barri emoteko, Miren Amuriza bertsolari berriztarrak bere eretxia zabalduko deusku. Miren Agurainen egon zan gazteetako bat da eta beraz, berak inork baino hobeto jakingo dau han pentsau, hausnartu eta eztabaidatu zanaren barri.
1.-Zenbat bertso-eskola alkartu zarie?
Danetara, 45 bat lagun batu ginan; gipuzkoarrak batez be, baina arabarrak, nafarrak, Iparraldeko ordezkari bat eta Bizkaiko hiru-lau bertso-eskolatakoak be egon ginan Agurainen.
2.-Zein izan da topaketa horreen helburu nagusia?
Aurtengoa VII. topaketea izan da. Helburuetako bat bertso-eskoletarako materialen banaketa eta erabilerearen azalpena egitea izan zan. Bestea, lurralde desbardinetako ikasle zein irakasleen artean hatu-emonak sendotzea.
3.-Holako ekintzak antolatzen diranean, beste bertso-eskolen funtzionamendutik ez eze, eztabaidarako astia be egoten da. Sortu al zan eztabaidarik?
Goizeko azalpenen ondoren, arratsaldean geure eretxia emon eta besteenak entzun ahal izateko foroa euki genduan. Batez be, gaur egungo bertso-eskoletako egoerea, hezkuntza arautuan emoten diran klaseak, irakasleak edo eskolarteko txapelketei buruz egin zan berba.
4.-Hurrengo baterako topaketak egiteko asmorik ba al dago? Holan bada, zeintzuk dira erronka nagusiak?
Orain arte egin izan dan moduan, aurrera begira be topaketakaz jarraitzeko asmoa agertu eben; bertsolaritzearen eta bertso-eskolen etorkizuna ziurtatzeko metodo desbardinen bila jarraitzekotan.
5.-Amaitzeko, zelan joan zan zapatu gabeko bertso-afaria?Eta bertso-afariaren ostekoa?
Etxahun Lekue eta Sustrai Colina ibili ziran afalostean kantari. Libreko saio bizi baten ostean, geure artean jarritako gaiei be ederto erantzun eutsien. Gero, giro ederrean egon ginan kantu edo bertso zaharrak kantetan eta txisteren bat edo beste be entzun zan. Eta zelan ez, Aguraingo tabernetara be egin genduan bisitea. Egunak argitu artean ibili ginan.
Hurrengo urteetako bideari begira, ikasteko eta hobetzeko gauzak egon, egongo badira be, bidean aurrera sendo egiteko baliabide eta bitartekoak preparau behar dirala kontu jakina da. Hurrengoan be holan egin gura dabe, parte-hartzaile gehiagogaz baina giro eder bardinagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!