Eudelek euskara zerbitzu barria izango dau

Bizkaie! 2006-10-10 02:00   Euskerea berbagai

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) euskara zerbitzu barria jarriko dau martxan laster, udalen lana koordinetako eta udalerrietan euskerearen erabilerea sustatzeko plan orokorrak bultzatzeko, Eudeleko iturriek prentsa-ohar bidez iragarri dabenez.

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) euskara zerbitzu barria jarriko dau martxan laster, udalen lana koordinetako eta udalerrietan euskerearen erabilerea sustatzeko plan orokorrak bultzatzeko, Eudeleko iturriek prentsa-ohar bidez iragarri dabenez.

Eudelek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dabe udalerrietan euskerearen erabilerea sustatzeko plan orokorrak definidu eta garatzeko. Helburu nagusia izango da Eudeletik helburu honetara bereziki zuzendutako koordinazino eta aholkularitza zerbitzua emotea. Horretarako, Eudelek arlo honetako teknikari espezialista bat izango dau luze barik.

Era berean, eta Eudelen euskera zerbitzu barri hau behar bezela abian jarteko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak azterketa bat egingo dau, egoerearen diagnostikoa egiteko eta Euskeraren Erabilerea Sustatzeko Plan Orokorraren garapen eremuak identifiketako.

Eudelek udal guztiei eskainiko deutsen euskera zerbitzuaren asmoa tresna barria izatea da, udalen lana koordineteaz gan, Eusko Jaurlaritza-Udalak erakunde arteko lana be koordinau eta sustatuko dauena. Eudelek Tokiko Gobernuei emoten deutsezan ganerako aholkularitza eta laguntzino zerbitzuetan legez, egunero kontsultau ahal izango dira euskera sustatzeko planak martxan jarteari buruzko zalantza guztiak, koordinazino eta alkarrizketa bilerak antolatuko dira eta abar.

Era berean, zerbitzu barri hau eraginkorra izan daiten eta bai Eudelek zein Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak hartutako konpromisoak bete daitezan, jarraipenerako batzorde misto bat eratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu