Patxi Zubizarreta eta Javier De Dios idazleek Euskadi Saria jaso dabe
2006-10-11 02:00 sariak-autortzakHaur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretaren ‘Pantaleon badoa’ (Pamiela) saritu dabe. Gaztelaniazko saria Javier De Dios Lopezentzat izan da 'Comida para peces' (Hiru) lanagaitik. Euskerazko narratiba saria eta itzulpengintzakoa urriaren amaieran jakinarazoko dabez.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 1982tik urtero deitzen dituan Euskadi Sarien irabazle bi jakinarazo dabez gaur.
Haur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretaren ‘Pantaleon badoa’ (Pamiela) saritu dabe. Liburuan, poloan bizi dan edur panpina baten abenturak kontetan dira. Inguru zuriak abrosiduta, desertura egiten dau biajea Zubizarretaren edur panpinak. Biaje horretan lagun asko egingo ditu Pantaleonek. Jokin Mitxelena ilustratzaileak egindako marrazkiek osotzen dabe lana. Saria 14.500 eurokoa izan da eta saritutako lana beste hizkuntza batera itzultzeko 2.475 euro gehiago jasoko diru.
Gaztelaniazko saria Javier De Dios Lopezentzat izan da 'Comida para peces' (Hiru) lanagaitik. Lehenengoz saritu dau epaimahaiak antzezlan bat. Lanaren kalidadea, ausardia eta inteligentzia saritu gura izan ditu epaimahaiak. De Diosen liburuan gaurkotasun handiko gaia jorratzen da: lantokietan izaten diran erasoak. Autoreak 18.000 euro jaso ditu sari legez eta lana itzultzeko 3.535 euro gehiago jasoko ditu.
Euskerazko narratiba saria eta itzulpengintzakoa urriaren amaieran jakinarazoko dabez.
Sarien helburuak
Euskadi Sarien helburua gure literaturan argitaratutako lanen artean kalidaderik handienekoei eta euren egileei merezidu daben ospea eskaintzea eta lana eskertzea da. Egile horreek euren lanakaz geu, persona eta gizarte moduan, hobetzen gaitue.
Sariok, bestalde, idazlanen, egileen eta, oro har, Euskal Herriko literaturearen sustapena eta hedapena be badaukie helburu legez, garatu diran gizartean bertan lehenengo, baina baita auzoan, mundu osoan, kanpo hedapena eta sustapenari berebiziko garrantzia emonez be, horretarako obrak itzultzeko eskaintzen diran laguntzen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!