Atom Rhumba talde bilbotarrak urriaren 27an kaleratuko dau ‘Amateur Universes’ disko barria
2006-10-06 02:00 MusikeaOihuka diskoetxeak argitaratuko dau bilbotarren disko barria. Barriro be Kaki Arkarazogaz grabau dabe diskoa Garate estudioetan, eta Arkarazo bera izango da zuzenetako teknikaria be.
Oihuka diskoetxeak argitaratuko dau bilbotarren disko barria. Barriro be Kaki Arkarazogaz grabau dabe diskoa Garate estudioetan, eta Arkarazo bera izango da zuzenetako teknikaria be.
Ohiko CDa ez eze, edizino mugatua be izango da: binilozko LP bikotxa karpeta bikotx baten barruan. LP bikotx horrek CDan ez dagoan aparteko kantu bat dakar, bai eta CDarena ez bezelako diseinu berezia. Arte grafikoa Olaf Ladousseren lana izan da, ‘Backbone Ritmo’ izeneko aurreko diskoaren diseinatzailearena, hain zuzen.
Disko honetan hainbat laguntzailek hartu dabe parte, besteak beste, Jon Wahl (Clawhammer, The Amadans), Hendrik Röever (Del Tonos), Luis Camino, Desiree Garcia edo Errapel Biurrun. Era berean, metalaren indar handiagoa be ekarri deutse Jon Elizaldek, Igor ‘Fino’-k, Aritz Elizaldek eta Piratak.
Beste alde batetik, talde bilbotarrak kontzertuakaz jarraitzen dau, eta gaur bertan Portugalgo Barreiro Rocks Jaialdian izango dira, Gallon Drunk eta The Drones lako taldeakaz batera; hurrengo kontzertua hilaren 18an izango da, Gasteizko Pabilioi Unibertsitarioan; urriaren 21ean, Rafa Ruedagaz joko dabe Zarautzen; 28an, Alcala de Henaresen, Standard taldeagaz; eta zemendiaren 7an, Diamond Dogs suediarrakaz, Santiago Konpostelako Capitol aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!