Bilboko BAD jaialdia: Espainiako Programazinorik Barritzaileena
2006-10-04 02:00 kulturbizBilbao Antzerkia Dantza (BAD) Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietan saritu dabe, Espainiako Programazinorik Barritzaileena izeneko atalean.
Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietan saritu dabe, Espainiako Programazinorik Barritzaileena izeneko atalean. Era berean, Aragoiko Antzerki eta Jantzearen Nazinoarteko Azokeak sustatutako sariotan BAD Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena deritzon sarietarako be izentaua izan da.
Gauzak holan dirala, BAD antolatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Estadu mailako autorpena lortu dau antzerki barritzailea, abangoardiakoa eta kalidadezkoa sustatzearen alde egin dauen apustu garrantzitsuarentzat. Bilbao Antzerki Dantzaren VIII. Edizinoa Bizkaiko uriburuan egingo da urriaren 27tik zemendiaren 5era bitartean.
Aragoiko Antzerki eta Jantzearen Nazinoarteko Azokea (Huesca, urriak 2-6) aurten XX. urteurrena ospatuko dauen nazinoarteko jaialdi ospetsua da. Azokearen azken edizinoetan, norabidea aldatu eta, jantzea ez eze, lengoaia ez konbentzionalak erabilten dituen ikuskizunak be sartzearen aldeko apustua egin dabe. Jaialdi honen beste apustu garrantzitsu bat, gogoetea bultzatu eta ideia eta lan-prozeduren trukaketea sustatzea izan da.
Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) 1998an sortu zan eta bere helburua, ikusle eta sortzaile arduratsuak, barritzaileak, hasi barriak eta finkatuak, teknika eta mezuak tartekatzen dabezanak, eta eszena garaikideko lengoaia barrien aldeko apustu kontzeptual eta formala egiten dabenak alkartzeko moduko programazino eszenikoa ezartzea izan da.
Zortzi urteko ibilbidean, BADek nazinoarteko ospea daben sortzaileak izan ditu partaide, besteak beste, Blanca Liren antzerki konpainia, La Fura del Baus edota Teatre Lliure; baita Calixto Bieto eta Roberto Cossa lako dramaturgo ezagunak eta, zelan ez, baita euskal eszenaren ordezkaritza zabal bat be, Chusma Teatroa, Contrapunto, Antzerkiola Imajinarioa, Teatro de Batalla, Steak Tartar, Markeliñe, Nexo eta Logela lako taldeak tarteko.Jaialdiaren edizino bakotxean, 30 bat ikuskizun aurkezten dira Euskal Herriko, Estaduko eta beste herrialde batzuetako konpainien eskutik, jaialdiaren nazinoarteko izakerea sendotuz. BADek 8.000 lagun baino gehiago erakarri zituan azken edizinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!