Lekeitioko Udalak lehiaketea deitu dau Euskara Zerbitzuaren logoa bilatzeko

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.

Anthony Zimmer

Joseba Terreros 2006-07-19 02:00   Zinema kritikak

Thriller arin baina interesgarri eta zirraragarri honen egiturearen ganetik hegaz egingo dauen itaun bat azalduko da film osoan: nor da Anthony Zimmer?

Aste Nagusia’06: 350 ekitaldi eta 2’5 miloe euroko aurrekontua

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Musikea

Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, aurtengo Aste Nagusiaren egitarauak 350 ekitaldi izango ditu, 13 eszenatoki aurreikusi dabez eta, danetara, 26 txosna izango dira.

Euskarabidea-ren webgunea

Bizkaie! 2006-07-19 02:00

Joan dan bagilaren 27an euskalgintzako 400 kidek publiko egin eben ‘euskarabidea’ izeneko adierazpenari jarraipena emoteko www.euskarabidea.euskalerria.org webgunea abian jarri da.

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2006-07-19 02:00

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek (Euskal Komunidade Globalaren zerbitzura dagoan sareak) Euskal Herriaz zein euskal gaiaren ganeko Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau.

Txinak Afrika erosi gura dau

Zigor Aldama 2006-07-19 02:00   Bidaide

Askorentzat Txinaren kontinente baltzagazko interesa kolonialismo modu bat baino ez da. Asiako erraldoiak baliabide naturalak behar ditu, badaki Afrikan ugari dagozala eta prest dago edozer pagetako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eusko Jaurlaritzeak eta BFAk euskerearen aldeko hitzarmen bat barritu dabe Labayrugaz

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Euskerea berbagai Ekimenaren asmoa 'euskerearen erabilerea indartzea da eta hizkuntzea euskaldunen bizitzearen alor guztietara zabaltzea' da.

Nazinoarteko Folklore Jaialdia Gaztedi Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Kulturea

Gaztedi Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatzeko, Nazinoarteko Folklore Jaialdia izango da Bilbon; hitzordua, garagarrilaren 22an, zapatuan, Arriaga Plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Toots & the Maytals Bilbon

Gotzon Uribe 2006-07-18 02:00   Musikea

Toots & The Maytals-ek kontzertu bakarra eskaniko dau Eskal Herrian, garagarrilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Emetik bertso kabareta

Inaki Aurrekoetxea 2006-07-18 02:00   Bertsolaritzea

Hiru emakume bertsolariren saio esperimentala da Emetik bertso kabareta. Iratxe Ibarra markinarrak, Onintza Enbeita muxikarrak eta Oihane Perea gazteiztarrak osotzen dabe hirukotea. Kabaretaren izpirituan oinarrituta, taberna giroko saioa eskaintzen dabe hiru bertsolariek, emakume askoren ahotsa eta bizipenak bertsotaratuz, entzuleari ordu eta lauren inguruko entretenimentua emoteko.

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Asteak atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenbergi

Bizkaie! 2006-07-18 02:00   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XVII. Astea urriaren 28tik zemendiaren 4ra izango da aurten eta atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenberg zinemagile kanadarrari. Gainera, ‘Elm Streeteko amesgaiztoa’ pelikuletan Freddy Kruegeren rola egin eban Robert Englund izango da jaialdiaren kartelaren protagonistea.

Getxoko XXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak hiru kontinentetako taldeak batuko ditu astegoien honetan

Bizkaie! 2006-07-18 02:00   Kulturea

Saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira gaueko 22:00etan hasita; sarrerea doban izango da egun guztietan. Aurten, Itxartu taldearen (Getxo), Areosako Talde Etnografikoaren (Portugal) eta Senegalgo Kora taldearen emonaldiez gozau ahal izango da Getxon.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gerra Zibilaren lehenengo egunak Bizkaian

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-07-18 02:00

Garagarrilaren 18an, Gerra Zibila hasi zaneko 70. urteurrena beteten da. Egunotan, sarri entzungo doguz data honen gaineko aitamenak. Oraingo artikuluan gerra horren hasierea Bizkaian zelan ikusi eta bizi izan zan kontetan ahaleginduko gara.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Athletic noraezean ikusiko ete dogu aurtengo denporaldian be?

Angel Dominguez 2006-07-17 02:00   Begi betegarri

Dieta mediterraneoa (III): lekaleak

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-07-17 02:00   Jan edanak

Lekaleak dieta mediterraneoaren oinarria dira egun eta urte askotan zerealakaz batera proteina iturri nagusiak ziran.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Otxandioko bonbardaketearen 70. urteurrena

Bizkaie! 2006-07-17 02:00

Otxandioko Udalak garagarrilaren 22an herria bonbardeau ebela 70 urte beteten dirala gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteon. Gerediaga Elkarteak ekitaldietan parte hartuko dau.

Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Euskerea berbagai

Oraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.

Portugaleteko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdirako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Kulturea

Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak jarri ditu salgai daborduko garagarrilaren 21, 22 eta 23an herri bizkaitarreko Zubi Alde kiroldegian izango diran emanaldietarako sarrera eta bonuak.

Gerra Hotza teknologian

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-17 02:00

Zein izango ete da hurrengo urteotan Estadu Batuei aurre egingo deutsen herrialdea? Duda barik, Txina. Euren ekonomiak ikaragarrizko aurrerapausuak egiten dauz urtero eta teknologia mailan, nahiz eta oraindino arlo batzutan atzetik ibili, garapen eta inbertsino handiak egiten dabez.

Bilbao Live Festival jaialdira 51 mila lagunetik gora batu dira

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Musikea

51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.