Kaotiko taldea 'Adrenalina' disko barria grabetan hasi da

Bizkaie! 2007-12-04 11:09   Musikea

Zemendiaren 26an Garate estudioetan hasi ziran disko barria grabetan. Haritz Harregüy arduratuko da diskoaren produkzinoaz, grabazinoaz eta nahasketak egiteaz.

Kaotiko taldea estudioan sartu da 'Adrenalina' deituko dan bere bosgarren diskoa grabetako. Lana datorren urteko zezeilera aldera argitaratuko da Oihuka diskoetxearen eskutik.

Talde aguraindarraren ibilbidea 2000. urtean hasi zan eta 'euren kantek, batzuetan gogorrak eta melodikoak beste batzuetan, gero eta jente gehiago erakarri dabe, gazteak batez be', Oihuka diskoetxeko arduradunek adierazo dabenez.

Zemendiaren 26an Garate estudioetan hasi ziran disko barria grabetan. Haritz Harregüy arduratuko da diskoaren produkzinoaz, grabazinoaz eta nahasketak egiteaz.

'Taldearen indarrean, intuizinoan eta sinisgarritasunean oinarritzen da lan hau, musika-kontzeptu ausart, bihurri eta urratzaileak sortu dabez eta', azaldu dabe.

Lan barri honetan 13 kantu aurkeztuko ditu taldeak, 'kanta indartsuak, kilikagarriak, sutsuak; erritmo bizi-biziak eta horren ganean melodia erakargarriak, gitarren garrasiakaz nahastauta', nabarmendu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu