EHUko % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau
2007-12-10 11:45 BarriakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau, eta astelehenean, abenduak 10, hasiko da, 16:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko hitzaldi aretoan.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau, eta astelehenean, abenduak 10, hasiko da, 16:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko hitzaldi aretoan.
Zikloak, Nazino Batuen Erakundeak (NBE) 1948ko abenduaren 10ean onartutako Giza Eskubideen Deklarazino Unibersalaren urteurrena ospatzen dau. Egun horretan, abenduak 10, mundu osoan ospatzen da Giza Eskubideen Eguna.
Zine Solidarioaren Astean pelikulak eta dokumentalak emongo dira. Guztietan herrialde pobreetako biztanleek jasoten dituen miseria eta esplotazino egoerak agertzen dira. Filmak ikusi eta gero berbaldiak egongo dira.
Gauzak holan dirala, astelehenean, EHUko irakaslea eta % 0,7 Funtsaren partaidea dan Marta Saloñak astea aurkeztu eta gero, Hubert Sauper 2004an egindako ‘Darwinen amesgaiztoa’ eskainiko da. Filmak Victoria lakuan Niloko perkak sortutako kaosa azaltzen dau.
Era berean, antolatzaileek nabarmendu dabenez, eguaztenean, hilaren 12an, ‘Mekongeko tximeletak’ eskainiko dabe, eta emonaldian protagonista Veasna Chan izango da. Kanbodiako gazte hau 16 urte eukazala bahitu eta Malaysian prostituta izatera behartu eben
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!