Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasaten
2007-12-03 18:16 MusikeaEuskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, abenduaren 6tik 9ra egingo dira Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasateko Amaia Antzokian, Arizmendi Ikastolan eta Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezela, aurtengo Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte-hartzaileen maila handia eta kalidade musikala izango dira nagusi.
Euskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, abenduaren 6tik 9ra egingo dira Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasateko Amaia Antzokian, Arizmendi Ikastolan eta Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezela, aurtengo Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte-hartzaileen maila handia eta kalidade musikala izango dira nagusi.
Danetara, bost lehiaketa nagusi egiten dira Akordeoi Jaialdian:
1. Gipuzkoako XXVII. Akordeoi Lehiaketea: Gipuzkoatik, Euskal Herri osotik eta Espainiako Estadutik etorritako akordeoi-joleen bilgunea. Lehiaketea izanik, maila handiko musikari gazteak batuko dira hiru kategoria desbardinetan: Haur Maila (13 urte arteko parte-hartzaileak), Junior Maila (14-17 urte) eta Senior Maila (18 urtetik gorakoak).
2. XX. Akordeoi Jaialdia: Akordeoiaren festa handia. Ez da lehiaketea, eta horregaitik atalik jentetsuena izango da. Akordeoiaren harrobiaren oinarria ikusi ahal izango da.
3. Akordeoi Orkestren V. Lehiaketea: Akordeoien beste ikuspegi bat, akordeoilari taldeena, hizn zuzen be.
4. II. Udalaitz Akordeoi Lehiaketea
5. XV. Nazioarteko Arrasate Hiria Lehiaketea: Aurten goi mailako 22 akordeoi jole etorriko dira munduko hainbat tokitatik: Finlandia, Frantzia, Errusia, Ukraina, Serbia… Mundu mailan egun dagozan musikari onenak izango dira gure artean, mundu mailako irakasle ospetsu eta onenen ikasle izan diranak, hain zuzen be.
Lehiaketaz gan, pasa dan urteko Nazinoarteko Arrasate Hiria Lehiaketako irabazle Vincent Lhermet-ek (Frantzia), kontzertuak eskainiko ditu Sabadellen (Bartzelona) abenduaren 2an, Bilbon abenduaren 4an, Tolosan abenduaren 5ean, Aretxabaletan 7an eta Arrasaten 8an.
Gainera, abenduaren 6tik 9ra, Arrasaten bertan akordeoiagaz zerikusia daben hainbat ekimen izango dira gozagarri: kafe-kontzertuak, giroa herrian, bestelako ekitaldiak…
Azken buruan, gogoratu, Nazioarteko Epaimahaian, D. Matti Rantanen (Finlandia) ordez, Txinako Cao Xiao-Qing izango dala, Shangaiko Musika Kontserbatorioko irakaslea. Beragaz batera, Jose Antonio Hontoria donostiarra, Jacques Mornet frantziarra, Vojin Vasovic serbiarra eta Claudio Jacomucci italiarra izango dira taldean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!