‘Hegoalde Argentinarra’ euskal etxea sortu dabe Rio Gallegosen, Argentinan
2006-08-28 02:00 Euskaldunak munduanEuskal etxeak sortzeko arrazoiak egon badagoz, oraindino be. Txinan orain dala urtebete inguru, enpresek eroandako langileek euskal etxea sortu eben. ‘Hegoalde Argentinarra’ etxearen sortzaileak, ostera, ez dira oraintsu joandakoak.
Infusinoak
2006-08-28 02:00 Jan edanakInfusinoak kamamila, menda, te eta ezki-uragaz bakarrik identifiketea lehenaldiko kontua da. Osatze-propiedadeakaitik ez eze, gero eta gehiago dira era guztietako infusinoak hartzen dabezanak: lasaigarriak, bizkorgarriak, digestinoa laguntzekoak, argaltzekoak, diuretikoak, idorreria ebitetakoak, gibela garbitzekoak, arnasketa hobetzekoak...
Erreboiloa plantxan bedar aromatikozko ozpin-orioagaz eta azalore pureagaz
2006-08-28 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Gaurkoan udako arrain bat landuko dogu. Kartako arraina da baina gaur egun arraindegietan beti topau geinke. Erreboiloa da eta urteko sasoi honetan dago merkeen, horregaitik landuko dogu orain.
Elhuyar Atlas eguneratuan ez da Pluton agertzen
2006-08-28 02:00Elhuyar Atlasa (Munduko eta Euskal Herriko atlasa) argitaratu barri dau Elhuyar Fundazinoak. Nazinoarteko Astronomoen Batzordeak pasa dan astean emondako eguzki-sistemearen sailkapen barria jasoten dau, planeta barriakaz eta Pluton barik.
Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaon 154 kale-musikarigaz egingo da Musikale irailaren 15etik 17ra
2006-08-28 02:00 MusikeaLeioa, Basauri, Erandio eta Sestao udalerri bizkaitarrek irailaren 15 eta 17ko astegoienean hartuko dabe Kaleko Musikarien Nazinoarteko VI. Topaketea, 'Musikale' bezela ezagutzen dana, eta danetara 12 konpainia desbardinetako 154 kale-musikarik hartuko dabe parte aurten.
Miren: ‘Zezenketen kontrako burrukea irabazita dago’
2006-08-24 02:00 BarriketanATEA alkarteko kidea
Kaxmir lurrikarearen ostean (III). Alde negatiboa
2006-08-24 02:00 BidaideMutur-muturreko kasu bat aurkeztuko deutsuet, lurraren indarrak alargun itxi eban Nisar Fatimarena, hain zuzen be. Thore Parkeko kanpadenda baten bizi da eta haren bizia kalbarioa da.
Euskadiko Orkestreak 94 musikari izango ditu udagoienean
2006-08-24 02:00 MusikeaBost plaza barriren lehiaketeagaz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere musikari zerrendea handituko dau aurtengo udagoienean.
Man push cart
2006-08-24 02:00 Zinema kritikakGurdi eroangarri baten barruan kafea saltzen dauen gizonezkoaren ganeko 'Man push cart' film honetan eguneroko bizitzearen arruntasuna agiri da biloz-bilozik, narrutsik.
Igaz baino % 14 turista atzerritar gehiago etorri da aurten EAEra
2006-08-23 02:00550.000 turista atzerritarrek bisitau dabe aurtengo lehen zazpi hilebeteotan EAE, igaz baino % 14,2 gehiago. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Frontur inkestako datuetan oinarrituta emon ditu kopuruok. Horrenbestez, turista atzerritar gehien jasoten dauen autonomia erkidegoetan bederatzigarrena da EAE.
Esklabutzea barriro?
2006-08-23 02:00‘Outsourcing’ esaten jako, enpresa batek kanpoko beste bat (merkeago dan beste bat) kontratetan dauenean berari jagokon lana egiteko. Enpresa munduan eguneroko kontua da hau.
Mundus Vini, nazinoarteko ardaoen lehiaketea
2006-08-23 02:00 Jan edanakLehen edizinoan, mundu zabaleko 2235 ardao aurkeztu ziran. 2005ean, parte-hartzaileen kopuruak gora egin eban nabarmen (4330 ardao) eta urtetik urtera indarra hartzen doa lehiaketea. Gaur egun, Mundus Vini nazinoartean egiten diran lehiaketen artean handiena eta sonatuena da.
Sagarroi taldeak Japoniara eroango ditu reggae, cumbia eta ska doinuak
2006-08-23 02:00 MusikeaSagarroi talde euskaldunak lau kontzertuko bira bat hasiko dau Japonian datorren asteko eguaztenean, hilaren 30ean; taldearen azken diska, 'Toulouse' izenburukoa eta reggae, cumbia eta ska doinuez beterikoa erakutsiko deutse japoniarrei.
El Próximo Oriente
2006-08-23 02:00 Zinema kritikakEl Próximo Oriente pelikula eraginkor eta interesgarria da, gaurkotasun handiko gai bateri oratzeko doea daukana; ganera, umore ikuturik mamitsuenetariko batzuk arraza eta etnien arteko txarto-ulertuetatik ataraten ditu.
Euskeraz egindako ‘Bilbainadak’ plazan
2006-08-23 02:00 MusikeaAbuztuaren 25ean aurkeztuko da diskoa Bilbainaden XVIII Lehiaketako irabazleen sari banaketa ekitaldian eta danetara 500 kopia argitaratuko dira.
Getxoko XI. Folk Jaialdiak munduko doinuak izango ditu protagonista irailaren 1etik 4ra
2006-08-23 02:00 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren XI. edizinoan Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile i Bottari izango dira kontzertu nagusietan baina beste zortzi talde jardungo dira, irailaren 1etik 4era bitartean.
Lee Miller New Yorkeko artistearen 54 argazki ikusgai Bilbon
2006-08-22 02:00 KultureaBBKren erakusketa aretoan, Bilboko Kale Nagusiaren 32. zenbakian, abuztuaren 21etik urriaren 5era Lee Miller (1907-1977) artistearen 54 argazki egongo dira ikusgai ‘Lee Miller eta surrealismoa’ izenburuko erakusketan.
Urgabe grabazino lanetan buru-belarri
2006-08-22 02:00 MusikeaLan barri honek, Urgaberen azken diskoak hartu eban bidetik jarraituko dau estiloari jagokonez, gitarrei presentzia handia emonaz eta ahots sendo eta melodiko bategaz.
Euskal Herriko Pelota selekzinoak lagunarteko bat jokatuko dau Mexikon
2006-08-22 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Pelota selekzinoak Mexiko DFn abuztuaren 31tik irailaren 9ra jokatuko dan lagurarteko lehiaketa batean hartuko dau parte, hango 'euskaldunen' kontra jokatuz eta bide batez irailaren 13tik 16ra Acapulcon jokatuko dan Munduko Pelota Txapelketearen aurre-preparazinoa egingo dau.


























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...