EAEko internauten % 20k euskerea erabilten dau
2005-10-14 00:00 Euskerea berbagai
Ingelesa euskerea baino erabiliago
EAEko herritarrek amaraunean ibilteko ingelesa euskerea baino gehiago erabilten dabe:
Ingelesa: % 22,6
Euskerea: % 20,4
Gaztelania: % 98,4
Besterik: % 2,1
143 mila euskaldun ei dabilz euskerazko amaraun guneetan . Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean, 2004ko urtarriletik bagilera % 34 igon da euskerazko amaraun guneetan ibilten diran euskaldunen kopurua: 98.000 dira danetara.
Euskerazko amaraun guneetan ibilten diranen ezaugarriak
35 urte baino gitxiago daukiez: % 71,1
Beharginak: % 50,8
Ikasleak: % 41,4 ...
Euskal Herriko Bertso-eskolen VI. Topaketea
2005-10-14 00:00 Bertsolaritzea
Aurreko topaketek bertso-eskolen beharrizanei erantzun gura izan deutsie eta honek be horrenbesteko asmoa euki dau. Bertsotan trebatzeko emon beharreko pausoak aztertu izan dira urtez urte: bertsogintzearen alderdi formalak, bertso-eskoletako irakasleen formazinoa, metodologia, material didaktikoa. Gorago agiri dan lez, intuizinoak eta Xabier Amurizaren materialak sano lagungarri izan dira bertsogintzea bideratzeko, baina gehiago sakontzea posible da.
Xabier Paia
Izortz Zabala: 'gogorra da egunean ia 300 kilometro egitea...'
2005-10-14 00:00 BarriketanAlderdi Popularra Estadu Batuetako errepublikanoen antza hartzen hasi da
2005-10-14 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Ana Toledo proposatu dabe Juan San Martinen jarlekua hartzeko
2005-10-14 00:00 Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:
(Txillardegigaz, Jose Luis Alvarez Enparanzagaz, ed.:)
UZEI: Hizkuntzalaritza-Hiztegia, 2 liburuki, Elkar, Donostia, 1982.
Domingo Agirre: euskal eleberriaren sorrera, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1989.
(Ed.:) Etxegarai eta beste: Leiendak (1879-1891), Euskal Klasikoak Saila, 40, Etor, Donostia, 1990.
(Ed.:) Txomin Agirre: Auñemendiko Lorea , Euskal Klasikoak Saila, 65, Ostoak argitaletxea, Donostia, 1998.
(Elixabete Perez eta Esther Zulaikagaz, ed.:)
Juan Mari Lekuona: Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974 -1996), Unibertsitate Saila, Euskal Filologia, 7 z., Deustuko Unibersidadea, Donostia,1998.
(Ed.:) Jesús María Lasagabaster ...
Obaba
2005-10-14 00:00 Zinemea
Obabako personaiak benetakoaren eta irudizkoaren arteko munduan dagoz, guztiz egiazkoa dan baina amesetakoa dala emoten dauen mugan, hatan be; guztiok dakigu zein dan fikzino leku honen iturburua, baina autortu beharra dago gitxik eukiko leukiela Atxagaren 'Obabakoak' liburuan film baterako oinarri eta abiapuntua topetako ausardia.
Armendarizek adorea dauka eta liburuak erakusten dauen unibersoa irudietan iminteko ataza gatx honi oratu deutso; emoitzea, bada, ona baino hobea izan da. Obaba aurkezteko beharrari abilezia handiz ekin deutso, egunerokotasunari misterio kutsu ederra emonez eta holan ...
Aupa Etxebeste!
2005-10-14 00:00 Zinemea
Euskeraz grabauriko aurreko lana orain dala hamahiru urte egin zan. Halanda ze, euskal zinemearen gaur egungo egoerea ikusita, benetan eskertzekoa da oso-osoan euskera bizi, herrikoi eta onean egindako film hau batez besteko mailearen ganetik egotea.
Unekada zorragarri batzuetan izan ezik, ez da barre zantzoka hasteko pelikulea, baina bai ezpainetan ezin ezabatu daiteken irribarrea marrazteko modukoa. Horretarako, Euskal Herri honetako personen erretratu nahiko garratz eta esperpentikoa egin eta bete-betean asmau dabe. Beharbada, horrexegaitik eretxi deutsagu hain hurreko lana, hain txukuna, hain ...
Foie-grasa muztio-gelatineagaz, mango-kremeagaz eta ogi txigortuagaz
2005-10-14 00:00 Jan edanak
Osogaiak
Foie-grasa egiteko
- 500 gr. ahate-gibel.
- Ahate-grasea.
- Piper-hauts zuria.
- Gatza.
- Brandy.
Muztio-gelatinea preparetako
- 320 gr. muztio.
- 3 gelatina-lamina.
Mango-purea egiteko
- 700 gr. mango-mamin natural.
- 160 gr. azukera.
- 100 gr. ur.
Guarnizinoa egiteko
- Sesamo txigortua.
- Rukulea.
- Mal-don gatza.
- Moldeko ogia.
Zelan egin
Foie-grasa: ahate-gibela izotz artean jarri, gitxienez pare bat ordutan, odola ondo kentzeko. Ostean, uretatik atara eta brandyagaz bustitako trapu baten barruan jarri, gatza eta piper-hauts zuria (txikituta) ganeratuta. Hozkailuan itxiko dogu gitxienez lau bat ordutan. Lau ordu horreek pasau ...
Itxaroten ikasi beharra
2005-10-14 00:00 txutxu-mutxuan
Larritasuna, frustrazinoa eta izakera heldubakoak
Psikologo askoren esanetan, ume eta gazteen artean atzemon eta eten barik gora doan frustrazinoak zuzeneko zerikusia dauka ezinegonaren, arrakasta errezaren eta berehalako emoitzen kultura barri honegaz. Gaur egun, nahiko arrunta izaten da arretearen defizitaren trastornoa; espezialistek dinoe gaixotasun honetan aurreikuspenerako ohiturarik ezak, etorkizunari begiratzeko ahalmen falteak eta bakar-bakarrik orainaldian biziteko nozinoak eragin handia daukiela.
Ezinegonaren teoria psikiatriko batek arazo hau lotzen dau umetako pentsamentu magikoagaz; horren arabera, gauza bat irudikatzeak benetako bihurtzen dau: hori gura ...
Bizkaie!-ko irakurleoi:
2005-10-14 00:00 BarriketanBilboko Udalak Poesiaren III. Haur Lehiaketarako deia zabaldu dau
2005-10-14 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Berri Txarrak taldea barriro zuzenean etxetik hur eta urrun
2005-10-14 00:00 Musikea
'Jaio.Musika.Hil' diskoan, danetara 12 kantu topauko dozuez: 1) Zertarako amestu; 2) Berba eta irudia; 3) Oreka; 4) Iparra galdu: Hegora joan; 5) Jaio.Musika.Hil; 6) Onak eta txarrak; 7) Iraultza Txikien Asanblada; 8) Bueltatzen; 9) Kezkak; 10) Isiltzen banaiz; 11) Breyten; 12) Gelaneuria.
Bizkaie!
AEK-k aurtengo ikasturterako matrikulazio epea zabaldu barri dau
2005-10-07 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
Hegaluzea kipula gozoagaz
2005-10-07 00:00 Jan edanak
Hegaluzea kipula gozoagaz
Osogaiak (4 lagunentzat)
- 4 hegaluze tajada.
- Uruna.
- 2 dl. oliba-orio.
- 100 gr. gurin
- Kipula 2
- 50 gr. azukera.
- Gatza.
Zelan egin
Lehenengo eta behin, kipula gozoa lantzen hasiko gara, denpora gehien kenduko deuskun kontua izango da eta. Holan ba, behin kipulea zuritu ostean, juliana eran ebagiko dogu (erdi bi egin eta luzetara). Ostean, kazola txiki batean oliba-orioa jarriko dogu eta hau berotzen danean, kipula ebagia ganetaruko deutsagu, gatza bota eta sueztitu ostean, gurina eta azukerea ganeratuko deutsaguz ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1712
1713
1714
1715
1716
1717
1718
1719
...
1841
1842
1843
1844
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...